EUROTUNNEL eta AHT

No profile photo euskal ekonomiaz | 2006-11-30 13:42

Gipuzkoako Merkatal Ganbarak AHTri argudio sendoen bitartez erantzuteko eskatu du. Zabaldu berri duten http://www.euskalyvasca.com/eu/ web orrian oraindik orain ez dut argudiorik aurkitu Roberto Bermejok egindako txostenari adibidez erantzuten dionik. Horrenbeste dira kontrako argudioak, zehatzak gainera, Merkatal ganbarak kontrakoa egin beharko lukeela: AHT justifikatzeko argudio sendoak eskatu eta ez mitifikazioa, metafora, hiperbolea eta orokortasun izkutatzaileak.

Honen inguruan Berrian idatzitako artikuluaren ondoren, Joseba Barandiaran-ek beste bat idatzi zuen, non Erresuma Batua eta Frantzia itsaso azpiko tunelaz batzen duen egitasmoaren porrot finantzieroaz mintzatzen den.

Biabilitate ekonomikoari edo finatzieroari lotuta, harritu egin ninduen Bermejoren txostenean azaltzen zen datu bat: Bilboko Metroa ez da autosufientea. (Urteko Agiriaren amaieran ikus daiteke. 27.373 mila euroko galera metatua. 2005. urtean 8.868 mila euroko galera.)Harritu diot, egun dagoen garraio azpiegitura erabiliena izango baita eta hala ere, ez da finantzieroki errentagarria. (Kontuz, horrek bakarrik ezin du garraio egitasmo publiko bat gutxietsi, logikoa izan baitaiteke garraio kolektiboak defizitarioak izatea, ematen duen zerbitzu soziala ere kontutan hartu behar delako).

Bo, harira! Adituek diotenez finantzieroki dagoen AHT bakarra Paris-Lyon batzen duena omen da. Baina nire kezka honakoa da: sekulako dirutza xahutu behar dela kontutan izateaz gain, horrek datozen urteetako gastu soziala baldintzatu dezakeela kontutan izateaz gain, egitasmo hau urtero-urtero defizitarioa izango da, aurrekontu publikoen bitartez estali beharreko zuloak sortuko ditu (noski, beste gastu edo inbertsio batzuekin) eta zeren truke? Gizartearen zati handi batek maiztasunez erabiltzeko? Ez horixe. Hiriburu inguruko jendeari soilik baitzaio interesgarria geltoki eskaseko garraio hau eta ea nor dagoen prest ez dakit zerbat euro gehiago ordaintzeko hamar edo hogei minutu soilik aurrezteagatik.

Ondorioa aurreikus daiteke. Zenbaki gorriak. Eta horren adibide dugu Barandiaran-ek erabilitako kasua. "Eurotunnel". Egun hauetan hainbat berri atera dira hone inguruan. Merezi du El Pais-en 2006/11/28an argitaratutakoaren azken parrafoa irakurtzea.

"Eurotunnel cuenta con más de un millón de pequeños accionistas -800.000 en Francia- que mediada la década de 1980 invirtieron sus ahorros en el faraónico proyecto y visionario proyecto de construir un túnel de 50 kilómetros que uniera Gran Bretaña con el continente. Era el momento álgido del capitalismo popular, la fórmula que sirvió a la primera ministra Margareth Thatcher para desmantelar el modelo de Estado de bienestar que habían construido los Gobiernos laboristas durante la posguerra e incluso forzar al entonces presidente francés, el socialista François Mitterrand, a comprometerse a no inyectar ni un céntimo de dinero público en el proyecto.

Todos los cálculos fallaron. El coste de la obra se estimó en 7.320 millones de euros, cuando en realidad acabó subiendo hasta 13.720 millones. La explotación, por otra parte, también fue inferior a la esperada. Las acciones que se habían suscrito a 5,35 euros cuando salieron al mercado bursátil en 1987, llegaron a superar los 19 euros para caer vertiginosamente poco después, de modo que sólo valían 20 céntimos a finales de 1989."

Gaur akzio horiek zenbat balio duten ikusi nahi izanez gero... Hemen. Hau idazterakoan 0,44 eurotan dago akzioa. Pentsa zenbat galdu duen 1987an akzioak erosi zituenak.

 


Utzi iruzkina: