ELUR-LOREAedo UDABERRIA NEGUTIK ERATORRIA Horra elur-lorea elurretik eratorritako loretxoa lore zuria, zuriz jantzia udaberriaren iragarle? Elur zuritik ernatutako ametsa errealitate zuria ortzadarraren erakusle? Elurretik ihes egindako itxaropena itxaropen zuria ene beldurren irensle? Bidean desegindako elurra urtu da eta elur-lore txiki zuriak ageri lurrean hauskor irribarre leun bat zuri zuri, niri. Elurretik jalgitako loretxoa ikarati eta hauskor lore zuria, zurea, nirea gure udaberri zoriontsuaren iragarle? ...
Emakumea naizMerezi dudan onena jasotzeko prestAinara dut izena ametsetan noraezeanKukuak jo baino lehen arrastoa neguko elurretanUstekabean elurra desagertu da oinatzarekin bateraMaitatzeko prest nago, beti bezalaEmakumea, maitalea, laguna, euskalduna, alaba, ipuin miragarrietako printzesa, langilea, kobazuloko sorgina, baina pertsona bat guztiaren gainetikAurrez aurre begiratzen diot bizitzari, aingeru goardako hori, hegan egiteko esagin zenidan eta bihotz honek ez du etsiko!
ELURPEAN KANTARI ELUR-LUMAK BILTZEN 2009-02-10 Clown bat naiz eta uneak biltzen ditut Goitik behera erortzen dira Elur-lumak Eta behe honetan, Aurpegia leun laztantzen didate Eta irribarre bat marraztu: Ez dakit zergatik, Baina elurrak badu Hala gauza magiko bat. Goitik behera erortzen dira Elur-lumak Eta behe honetan Ene eskuetan bat pausatuz Elur-lumaz idazten ari naiz goxo Letra zenbait: Ez dakit zergatik idazten dudan, Baina elurrak badu Halako gauza zehaztugabe &...
ILBETEKO ARRATS ARGIAILBELTZAREN ONDORENGO LEHEN ILARGI HANDIAKENE SENTIMENDU GUZTIAK(ONAK ETA TXARRAK)PUZTEN DITUILBETEKO ARRATS ILUN-ARGIANPUZTU ETA PUZTU ENE SENTIMENEN PUXIKAETA NEURE BARNEAN KABITU EZINIKSENTIMENDUAK LEHERTZEN DIRA ISILIKHOTSIK ATERA GABENEGAR MUTU BATEANILARGIAREN ALDE AGERIKO ENE MAITALEAKIRRI EGITEN DITALDE EZKUTUKO ENE MAITEAK NEGAR EGITEN DUELARIK.ILBETEKO ARRATS ARGILUNETANILBELTZAREN ONDOREN DENOK OHARTZEN GARAKARRIKAK EZ DAUDELA JADA ZURIETA EZ DUELA ELUR GEHIAGO ARIDENOK OHARTU GARABADUGULA NORBERAREN ELUR-IZAR BAT BARNEANILTZATURIK: Norberaren logika, &n...
MAITE ZAITUTAinara MaiaBertze bizitza batean (batzuetan) edo ortzadarrez bertzaldeannonbaititxarongo zaitutzoriontsu izateko.Maite zaitut. Bertze lurralde (planeta edo unibertso) bateanaurkituko nauzueta itxarongo zaitutzoriontsu izateko.Maite zaitut.bihotz hau ireki zitzaizunmaitatzeko prestmaitatua izateko presteta zu bertan sartu betiko Baina zenbat denbora da beti?ahazturak irauten duena? zenbat da hori?Ez dakit deus ez,denboraren joanakmaitaleak hartzen ditu beti bere altzoanbertze bizitza batera gu gatozelarik.Maite zaitut.Bihotz honek segituko zaitu taupaka bizirikminduriketa itxaron...
BIZIBERRI... ENERGIA BERRIAZ OSATUKO NAIZ... ERROMANTIKOEGIA OTE NAIZ GARAIOTAN?Erromantizismoa, poesiaren gisa, joan-etorri aunitzen artean gustuko toki bat aurkitzea da: han sortu zitzaidan berriro ere ene barnean etxearekiko eta bake isilarekiko berezko maitasuna, eta pentsatu nuen aberria haurtzaroko eta hilobi maiteetako maitasun puruetan eta intimoetan loratzen zela. Bizitza bohemioa eta bidaiaria aukeratu nuen, eta horrek nahi eta nahi ez bakardade latza dakar... mina...min guztiak nahasten dira irribarre hegaldun horretan:irrimina, pozmina, oroimina, atzerrimina, herrimina, maitemin...
Olentzero maitea, 32 urte ditut jadanik mundu honetan eta agian ez da politikoki zuzena izanen besteendako, baina urtero bezala, idazten dizut. Oraindik neure barneko haurra mintzo zait eta entzuten segitu nahi dut luzaroan, bizi naizen artean.Ene bakardade honetatik irribarre egiten dizut eta eskerrak eman, aurtengo ekainean 32 urte bete ditudalako familiaz eta lagunez inguraturik, eta batez ere, gehien desio nuen oparia mundu honetan gehien maite dudan pertsonarengandik jaso nuelako... duela hiru urte ezagutu nuen eta aurten, MAITE ZAITUT erran ez badit ere hitzez, baldintzarik gabeko mai...
Hauxe da soilik maitasuna Hauxe eguberri-giroa: Egunero MAITE ZAITUT erratea Aurkaririk latzenari ere, Batez ere horri. Hauxe da soilik maitasuna Hauxe egun berria: Udako txoriaren gisa Neguan Zuri MAITE ZAITUT erratea Bueltan ezer espero gabe, Baina hitz egidazu maitasunaz Opari iezadazu pixka bat hortik gaur, Egunero. Ez nuen maitemindu nahi, Baina mindurik nago, Eta horregatik hitz egiten dizut maitasunaz. Maitasun hori behar dut Burutik oinetaraino Behar duzu, maitea. Zure inguruan bainabil egunero.. Maitasunaz hitz egingo dizut Jakinik ...
Brno, 2008ko azaroaren 18a A… maitea: Zer moduz zaude? 2002ko eguberrietan aitaren batean oroitu nintzen zuk niri errandakoa gauero otoitz egin nezan badaezpada zer gerta ere, eta batez ere zoriontsu izan nendin eskaria egin zenidan. Ez dakit zure eskaria bete dudan... baina nigatik egon lasai, neure bidean noa, beti aitzina… zuk erraten zenidan bezala, aita, nigatik lasai egon, baina nahi duzunean badakizu non nagoen… Hostoak negar tanten modura erortzen diren garaiotan, malkoek egindako bideetan oroimina datorkit, eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe ni ere biluzten naiz hotz ...
Zein ederra den bakardadeazurekin eta zugabeZein ederra den gezurrak sinisteahondar gaineko ametsetanHondartza honetan ezagutu zintudanbide artean, bideen artean.Zein ederra den hondartzako olatuak agertzen eta desagertzen direneanbihotzaren arteketan sartzen da gatza......zergatik joan ote zinen bakarrik ni gabe neure buruari galdezkautzi ninduzun bakarrikudako oroitzapenekineta neure bihotzaren zati batekin:zergatik?Erantzuna airean dabil,seguraski neure barnean,baina nik ez dut ulertzen ahal,eta bihotzean zuk utzitako zuloazurekin betetzen ari naizzuk behin hartutako bihotz zatiaren toki...
Ene bihotzean dauden pertsonek niri esandako edo idatzitako hitzak dira, eta hitz hauek laguntzen didate nere bizitza honetan aitzina egiten: //////////////////////////////////////// ZUBI BAT EGITERA GONBIDATU NAUZU ETA HURA ERAIKITZEKO HITZAK BEHAR DITUGU OSATZEKO HAR-HITZAK ONTSA HAUTA DITZAGUN GURE ZUBIAK BETIRAKO XUT DEZAN IRAUNDU. (Montevideoko Mendixkatik) //////////////////////////// GORGOINETAN POETA ERROMANTIKO LOTSATI MUTU HAU: egia balirudike ere gezurra litzateke, gezurra badirudi ere, egia izan daiteke! GORGOINETAN nabil belar hezea oinekin zapalduz, zeru eta lur artean, ez han eta ez hemen... han-hemenka baizik. Ez Lur eta Ez Ilargi, bien arteko bidai etengabean baizik, laino baten gainean bezala... ametsetan, begiak zabal-zabalik, ingurunearekin nahasiz (Xorinokantharia)//////////////////////// AUSARTU, AUSARTU, AUSARTZEKO AUSART ZAITEZ, AUSAR ZAITOZ, ASIER ZATOZ! ASIER ZATOZ, ASIER ZAITOZ, ASIER ZAITUT! ASIER ZAITUT, ASIER ZAIZU, ASIER ESAZU, ESAIDAZU ASIER ZATOZ, AUSART ZAITEZ, ESAIDAZU, BESTE BEHIN "MAITE ZAITUT!" Udazken-ek niri idatzi zidan 2010eko urte zaharretan... eskerrik asko, ene "udazken triste"...) ////////////////////////////////////// SORGIN MUTUR ZIKIN AZTI XARMANTA XORI HEGALDUNA NAHI NUKE IZAN ZERU URDINEAN ZEHAR HEGAN BETI EGITEA. (Ramon Albistur)///////////////////// AINARA AINARA POLIT ETA GAZTE ZAHARRAK ETA GAZTEAK DABILTZA ZURE ATZE ILE HORI BEGI URDIN EDERRA ZARA ZU, AINARA! (Joxe Maia)//////////////////// ALAI ZAITEZEN TRISTURA BIZIO BAT DA INORA EZ DOAN URA ALFERRIK GASTATZEA GAITASUNAK MESEDEZ: ZORIONTASUNEAN JARRI ZURE ARDURA (ZURE LAGUN min poeta, MrBig) //////////////////////////// ENARA BAT PAUSATU DA NERE BIZITZAN, ISIL-ISILIK BERE KABIA EGINEZ NERE BIHOTZEAN, NERE AUPADA IZANGO DU ZEREN ENAREK HEGAN EGITEKO BEHAR DUTE LAGUNTZA, ETA NERE BEROTASUNA NEGU HONETAN EZ DEZAN PASA HOTZA ZURETZAT (Mr.Big)//////////////////////// BERDEAREN ESPERANTZA BIZKARREAN, BIHOTZEAN URDINAREN SOSEGUA, ETA SUDURREAN GORRIAREN PASIOA ETA ALAITASUNA (Itziar Gomez)////////////////// SINESTEN DUT GUGANDIK HARATAGO AINGERUAK DAUDELA, NONBAITETIK GUGANA DATOZENAK, ZUGANA ETA NIGANA DATOZ DORRE ARGITSUEN BITARTEZ GURI ERAKUSTERA NOLA BIZI, GURI IRAKASTERA NOLA EMAN, GU GIDATZERA MAITASUNAREN BIDEAN (Urdin)////////////////////////// EGIDAZU TOKI BAT, LAGUN! TOKI BATEKIN BATERA DENBORA BAT, LAGUN! IHESKORRENETAKOA EZ DENETARIK AHAL BADA... (Tere Irastortza)//////////////////////////// ORTZEMUGA GORRIZ TINDATU DA, ILUNAREN AURRETIK GORRI ARRATS LIMURRA, ETA BESTE ALDEAN MENDI ERTZ GORRIAK ETA GERO EGUZKI ONDARRETIK ATZERA ERREKAK ETA GOIZALDE URDINAK BIZI DIRA LEHENDIK BETI ARTE! (Karmele Igartua)/////////////////////
nik aukera errealak eman dizkizut, zuk, ordea, inoiz ere ez...