beti penetan ibili izan naiz mundu honetan, egunaz zerbait alegratzen naiz gauaz beti penetan, neureganako amodioa joan zitzaizun batean
MAITE ZAITUT
Ainara Maia
Bertze bizitza batean (batzuetan)
edo ortzadarrez bertzaldean
nonbait
itxarongo zaitut
zoriontsu izateko.
Maite zaitut.
Bertze lurralde (planeta edo unibertso) batean
aurkituko nauzu
eta itxarongo zaitut
zoriontsu izateko.
Maite zaitut.
bihotz hau ireki zitzaizun
maitatzeko prest
maitatua izateko prest
eta zu bertan sartu betiko
Baina zenbat denbora da beti?
ahazturak irauten duena?
zenbat da hori?
Ez dakit deus ez,
denboraren joanak
maitaleak hartzen ditu beti bere altzoan
bertze bizitza batera gu gatozelarik.
Maite zaitut.
Bihotz honek segituko zaitu taupaka bizirik
mindurik
eta itxarongo
bertze bizitza batean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: