Uda badoa, eta ni freskatuz noa; herenegun ilargi betea zen eta haren begirada eta irria ikusi nituen gau giro ederrean eta neure bakardadean itsasertzean...Baina eguzkia ikusi nahi dut nirekin barrezka, irribarrez... behin sortu nintzen, isil-isilik eta biluzik; geroztik bizi naiz egunero-egunero jantziz eta egunez egun zerbait erranez.
Mundua gelditzea nahiko nuke eta ni bertatik jaitsi, geltoki batean. edo hobe: geltokirik gabeko geldialdi batean, bide bat egiten hasteko......neure modura neuk egina,agian ez da ezkontzarik egonen,ez eta sexurik ere (!?!),baina seguru-seguru dantza edota kanta saioren bat egonen dela.
Eta lapurrari ilargia leihoan ahantzi zitzaion. Esaldi hori bera irakurri nuen behin orri zati batean, liburuaren orrialde bat markatzeko erabiltzen den kartoi markagailu horietako batean.Batek, duela gutxi arte, egunero-egunero jakin nahi izaten zuen nire berri, nigatik arduratzen zen egunero,eta pixkanaka eta ni konturatzeke ene barnean sartu zen......lapur bat etxe batean sartzen den bezala,eta laguntzat hartu nuen;baina, era berean, egun batez isilpean eta deus ere erran gabe atera zen ene bizitzatik ZERBAIT AHANT...
Hain sakon sartu zara ezen ene erdi-muina igaroz, barreiatzen eta itzultzen zaren.Errazago litzateke ene itzalaz beste egitea, zure ezpainen zapore sakonaz beste baino, edo zure begirada gainezkatzen duten izarrez beste baino.Zure barrunbeetan substantzia bihurtzen naizen bitartean, neureetan zu bilakatzen zara.Zu baino lehen ene izena ahaztuko zait, eta samurtasun-gose gozo honetan, &nb...
Beharbada, poema-liburu gehiegi argitaratu eta pilatu bertzerik ez dira egiten, izan ere poemarik onenak ez daude poema-liburuetan...Poesia edonon aurki dezakegu;poetak edonon topa ditzakegu; beraz, denok gara poetak, ala?Non aurki daiteke poesia?Nik komuneko ate batean aurkitu izan dut...alemanez... ICH MÖCHTE DICH ICH KÖNNTE DICH DIE GANZE NACHT  ...
IZAN ZITEKEENAEZ DA IZAN ZENA;IZAN ZENAEZ DA DENA;DENAEZ DA IZANEN DENA;DENA EZ DA DENA!
POETIKOKI ERRAN DIDAZUNA ERRADAZU AURPEGIRAZu gabe emozioak atzokoen azal hila bertzerik ez lirateke,zu gabe bizitzea erraza izanen da, agian, baina ez da ezer berririk gertatuko, zaila izanen da egunerokotik ateratzea.
KOSTALDEKO TRENA GIPUZKOAN BARRENA HAU EROMENA! Ez dut koadrilarik, eta zer?! Bakarrik egotearen pribilegioa daukat, Baina zama bihurtzen da batzuetan. Ez dut mutil-lagunik, eta zer?! Neure burua ezagutzen ari naiz, Baina ez ditut bertzeak ezagutzen. Ene bihotza bakarrik dago, Baina oso-osorik. Geltokiz geltoki uzten ditut sentsazioak, Penak eraman, ordea. Baina zorioneko ni Inguratzen nauen oro Sentitzen dudalako. Zorioneko ni Lagun eta adiskideak Irribarre zintzo batez bakarrik Agurtzen ditudalarik, Hitzik gabe, ordea. Baina irribarreari Begirada samur batek ...
ETA NIRE POEMEKIN... Badira asperrarazten duten poemak Ez dutelako deus ere erraten. Usainik gabeko loreak dira, urik gabeko errekak. Eta hala ere, badira bertze batzuk Ariman ezpatak balira bezala sartzen eta hondoratzen direnak. Batzuk egiak erraten dituzte, sentimendu sakonak, Eta bertze batzuk huskeriak, arrunkeriak, azalkeriak... &nb...
30 URTE 30 urte, emakume bat, haur bat oraindik deus ere ez dakiena eta bere gorputza ezagutzen ari dena, eguzkiak mozkortzen duena eta gauak askatu. 30 urte, irribarre xalo bat baita betileen azpitiko begirada ere, baina otso-gose batez, eta denaren egarriz. 30 urte, belus zurizko bularrek haizea ebakitzen dutela dirudi, euren xarma lotsagabearen ondorioz. 30 urte eta oraindik ere denbora hartzen du mundu organizatua errefusatzeko denbora, eta orain, gaurko kantu bat egiten duelarik. 30 urte, eta uneoro bere ume-gutiziak eta bere desio zorrotzak bizitzen ditu. 30 urte, nerabe nintzen, eta ...
Ene bihotzean dauden pertsonek niri esandako edo idatzitako hitzak dira, eta hitz hauek laguntzen didate nere bizitza honetan aitzina egiten: //////////////////////////////////////// ZUBI BAT EGITERA GONBIDATU NAUZU ETA HURA ERAIKITZEKO HITZAK BEHAR DITUGU OSATZEKO HAR-HITZAK ONTSA HAUTA DITZAGUN GURE ZUBIAK BETIRAKO XUT DEZAN IRAUNDU. (Montevideoko Mendixkatik) //////////////////////////// GORGOINETAN POETA ERROMANTIKO LOTSATI MUTU HAU: egia balirudike ere gezurra litzateke, gezurra badirudi ere, egia izan daiteke! GORGOINETAN nabil belar hezea oinekin zapalduz, zeru eta lur artean, ez han eta ez hemen... han-hemenka baizik. Ez Lur eta Ez Ilargi, bien arteko bidai etengabean baizik, laino baten gainean bezala... ametsetan, begiak zabal-zabalik, ingurunearekin nahasiz (Xorinokantharia)//////////////////////// AUSARTU, AUSARTU, AUSARTZEKO AUSART ZAITEZ, AUSAR ZAITOZ, ASIER ZATOZ! ASIER ZATOZ, ASIER ZAITOZ, ASIER ZAITUT! ASIER ZAITUT, ASIER ZAIZU, ASIER ESAZU, ESAIDAZU ASIER ZATOZ, AUSART ZAITEZ, ESAIDAZU, BESTE BEHIN "MAITE ZAITUT!" Udazken-ek niri idatzi zidan 2010eko urte zaharretan... eskerrik asko, ene "udazken triste"...) ////////////////////////////////////// SORGIN MUTUR ZIKIN AZTI XARMANTA XORI HEGALDUNA NAHI NUKE IZAN ZERU URDINEAN ZEHAR HEGAN BETI EGITEA. (Ramon Albistur)///////////////////// AINARA AINARA POLIT ETA GAZTE ZAHARRAK ETA GAZTEAK DABILTZA ZURE ATZE ILE HORI BEGI URDIN EDERRA ZARA ZU, AINARA! (Joxe Maia)//////////////////// ALAI ZAITEZEN TRISTURA BIZIO BAT DA INORA EZ DOAN URA ALFERRIK GASTATZEA GAITASUNAK MESEDEZ: ZORIONTASUNEAN JARRI ZURE ARDURA (ZURE LAGUN min poeta, MrBig) //////////////////////////// ENARA BAT PAUSATU DA NERE BIZITZAN, ISIL-ISILIK BERE KABIA EGINEZ NERE BIHOTZEAN, NERE AUPADA IZANGO DU ZEREN ENAREK HEGAN EGITEKO BEHAR DUTE LAGUNTZA, ETA NERE BEROTASUNA NEGU HONETAN EZ DEZAN PASA HOTZA ZURETZAT (Mr.Big)//////////////////////// BERDEAREN ESPERANTZA BIZKARREAN, BIHOTZEAN URDINAREN SOSEGUA, ETA SUDURREAN GORRIAREN PASIOA ETA ALAITASUNA (Itziar Gomez)////////////////// SINESTEN DUT GUGANDIK HARATAGO AINGERUAK DAUDELA, NONBAITETIK GUGANA DATOZENAK, ZUGANA ETA NIGANA DATOZ DORRE ARGITSUEN BITARTEZ GURI ERAKUSTERA NOLA BIZI, GURI IRAKASTERA NOLA EMAN, GU GIDATZERA MAITASUNAREN BIDEAN (Urdin)////////////////////////// EGIDAZU TOKI BAT, LAGUN! TOKI BATEKIN BATERA DENBORA BAT, LAGUN! IHESKORRENETAKOA EZ DENETARIK AHAL BADA... (Tere Irastortza)//////////////////////////// ORTZEMUGA GORRIZ TINDATU DA, ILUNAREN AURRETIK GORRI ARRATS LIMURRA, ETA BESTE ALDEAN MENDI ERTZ GORRIAK ETA GERO EGUZKI ONDARRETIK ATZERA ERREKAK ETA GOIZALDE URDINAK BIZI DIRA LEHENDIK BETI ARTE! (Karmele Igartua)/////////////////////
nik aukera errealak eman dizkizut, zuk, ordea, inoiz ere ez...