KOSTALDEKO TRENA
KOSTALDEKO TRENA
GIPUZKOAN BARRENA
HAU EROMENA!
Ez dut koadrilarik, eta zer?!
Bakarrik egotearen pribilegioa daukat,
Baina zama bihurtzen da batzuetan.
Ez dut mutil-lagunik, eta zer?!
Neure burua ezagutzen ari naiz,
Baina ez ditut bertzeak ezagutzen.
Ene bihotza bakarrik dago,
Baina oso-osorik.
Geltokiz geltoki uzten ditut sentsazioak,
Penak eraman, ordea.
Baina zorioneko ni
Inguratzen nauen oro
Sentitzen dudalako.
Zorioneko ni
Lagun eta adiskideak
Irribarre zintzo batez bakarrik
Agurtzen ditudalarik,
Hitzik gabe, ordea.
Baina irribarreari
Begirada samur batek
Laguntzen dio.
Bakarrik egotea
Pribilegio bat dut,
Baina larritu egiten nau,
Ez baitut bakarrik
Gelditu nahi...
Bakarrik ibiltzen ikasi dut pozik,
Baina aski da!
Noiz arte?
Hogeita hamar urte bakarrik beteko ditut,
Bakarrik egin dut bidea ibilian,
Baina bertze bide bat(zu)ekin
Gurutzatu nahi dut...
Errepide zuzen luze honetan aitzina
Bidegurutze batekin topatu nahi dut,
Eta erabaki: zuzen segi edo ezker edo eskuin
Edo gibelera.
ERABAKI.
Iruzkinak
Neretto 2006-08-03 19:12 #1

"Bidegurutzean

edozein erabaki

errore bat da funtsean,

eta amaieran ez da zuretzat

inon lekurik, inon lekurik".

Ez zaitut desanimatu nahi, lasai, kontrakoa baizik. Gariren kanta hori bururatu zait zurea irakurtzean. Erabakitzeak ere arriskua dauka, eta arriskuak emozioa, ez da hala?

txistu 2007-09-22 18:43 #2

Barkatu baina erderaz erantzun gura nuke:

Alicia estaba perdida y le pregunto al gato:

-Estoy perdida,cual es el camino correcto?

A lo que el gato pregunto:

¿A donde quieres ir?

-No lo sé.

-Si no sabes a donde vas, cualquier decision es la CORRECTA.

Beraz, nahi duzun bidea hartu, baina aurrera, nire amak esan ohi duen bezala,Atras ni pa coger carrerilla.

Mux.

Utzi iruzkina: