ENE POEMEKIN

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2006-08-01 17:10
1

ETA NIRE POEMEKIN...

Badira asperrarazten duten poemak

            Ez dutelako deus ere erraten.

Usainik gabeko loreak dira, urik gabeko errekak.

 

Eta hala ere, badira bertze batzuk

            Ariman ezpatak balira bezala sartzen eta hondoratzen direnak.

Batzuk egiak erraten dituzte, sentimendu sakonak,

            Eta bertze batzuk huskeriak, arrunkeriak, azalkeriak...

            ...azala ere zeharkatzen ez dutenak.

Eta horrela liburutegietan milaka eta milaka artean

            Gezurrak eta egia merkeak pilatzen dira.

            Zeren eta inoiz irakurri gabeko poemarik handiena

                        Norberarena da, bakoitzarena:

                        Bizi izandakoaren poema bitala.

            Gainerakoa, errautsak, zirtzileriak, ameskeriak, irudikeriak.

 

Eta nire poemekin ez dut atsegin eman nahi

            Giza egoismoa eta harrotasuna goretsiz eta goraipatuz.

Hau soilik da nire lurrina,

            Hauek nire petaloak.

Zure arimaren aitzinean irekitzen eta zabaltzen naiz,

            Naizen bezala eskaintzen naiz, existitzen naizen moduan.

Beti prest nola haizera hala ihintzera,

Eulira, erlera, harrikadara,

Nire zaurietako zukua zurrupatzen duten bitartean

Eguzkitan zutik, polena eman eta isiltzen naiz.

 

txipi

txipi 2006-08-01 21:41 #1

<p>Testu zuzena bezain bortitza. Beti emateko prest!beraz sentimenduak airean dituzula, bizia uneoro sentitzen... gogorra dirudi, ta aldi berean ederra!</p>

<p>Eutsi goiari poeta hori!!</p>


Utzi iruzkina: