ETA LAPURRARI
Eta lapurrari ilargia leihoan ahantzi zitzaion.
Esaldi hori bera irakurri nuen behin orri zati batean,
liburuaren orrialde bat markatzeko erabiltzen den
kartoi markagailu horietako batean.
Batek, duela gutxi arte, egunero-egunero jakin nahi izaten zuen nire berri, nigatik arduratzen zen egunero,
eta pixkanaka eta ni konturatzeke ene barnean sartu zen...
...lapur bat etxe batean sartzen den bezala,
eta laguntzat hartu nuen;
baina, era berean, egun batez isilpean eta deus ere erran gabe
atera zen ene bizitzatik
ZERBAIT AHANTZIZ ene bihotzean: argi ttipi ilunean,
egunero-egunero oroitzen bainaiz harekin pasatako uneez eta tokiez, eta haren eSaMeSek oraindik ere ene barnean diraute... eta mintzen naiz... hori guztia AKORTZIAZ AHAZTU nahiko nuke eta aitzina segi zoriontsu!
Iruzkinak
mikel.txipi 2006-09-03 14:25 #1

Desagertu zen ezer esan gabe? koldarkeria iruditzen zait, naiz eta batzuek esaten duten beste pertsona ez mintzeko egiten dutela hori :-(

behar bada erantzuna bilatu dezakezu zureganako hurbilketaren arrazoian bertan, edo ez, nork daki, eta merezi al du denbora preziatua agortzea horrela desagertutako pertsona gogoratzen? zertarako? gainera justifikatzen duzu jarrera hori?

eta honela topo egiten dugu askotan haitz berdinarekin birritan...

Ahaztu eta Aintzina!!

txistu 2007-09-22 22:38 #2

Ta axola al du nor zen edo zer nahi zuen? Batzutan ez dira gauzak nahi bezala ateratzen, agian etzuen bere burua seguru ikusiko, baina nik diot hemen eta ez inon ez dagoela koldarrik... Bakoitzak ikusten duelako nola jokatu munduan. Batzutan ez dira gauzak nahi bezala izaten...

Mux.

Utzi iruzkina: