BEHARBADA
Beharbada, poema-liburu gehiegi argitaratu eta pilatu bertzerik ez dira egiten, izan ere poemarik onenak ez daude poema-liburuetan...
Poesia edonon aurki dezakegu;
poetak edonon topa ditzakegu;
beraz, denok gara poetak, ala?
Non aurki daiteke poesia?
Nik komuneko ate batean aurkitu izan dut...alemanez...
ICH MÖCHTE DICH
ICH KÖNNTE DICH
DIE GANZE NACHT
VERSTEHST DU MICH?
ICH LIEBE DICH!
Karriketan ere aurkitu izandu dut,
baita gurutzatzen diren begiradetan ere.
Niri irribarre batek inspiratu izan dizkit
poesiazko hitzak,
azken batean BIZIRIK dagoen edozerk
inspiratzen dit, biziarazten dit,
eta horrela biziaren HATSA hartzen dut.
Iruzkinak
txipi 2006-08-16 13:51 #1

Eta alemanieraz ez dakigunentzat, zer zihoen komuneko atean topatu zenuen poema horrek?

xorino 2006-08-16 14:47 #2
NAHI ZAITUT,
AHAL ZAITUT,
GAU OSOAN ULERTZEN AL NAUZU?
MAITE ZAITUT!

txipi 2006-08-17 12:56 #3

Gauez ematen dira eguneko bizipenen gogoetak, irudikapenak, memorizazioak, barnerapenak, ...

Eta gauez bikotearekin elkarbanatze eta elkarulertze hori ematen bada, maitasuna sakonaren islada!

Utzi iruzkina: