POETA BIZIEN KLUBA

GORA GU TA GUTARTEKOAK

AIRFRANCE: NE PAS MARCHER, NO STEP Zuri zeuden Aiako Harriak gaur goizean eta irribarre egin dut triste. Ene begi biribil harrituez karratu berdeak utzi ditut azpian eta karratu zuriak ikusten ditut orain. Zuri daude Europaren bihotzeko zelaiak. Zuritik niniz irribarre bat guri. "Maite zaitut, txistuka" bihotza, etsipenez. EZ IBILI edo kontuz elur gainean NE PAS MARCHER hegan egiteko, elurrartzera goaz eta lotu segurtasun-gerrikoak, mesedez... ...maitemindurik bazaude ere, lotu zaitez bizitzari, hori erran dit azafatak...


ZURE ESKU DAGO (ZALEZI NA TOBE)Zure atzetik abiatu nintzen igerian, Jaizkibelgo itsaslabar hartatik behera,zure sekretuak gordetzen zituen kutxa horren bila, duela lau urteko uda maitagarri hartan.Goizeko lauretako izarrak esnatzen nau geroztik,eta ainara hau joan zen zure atzetik. Geroztik, ez dut udarik izaneta udazken honetatik negua helduko da,mendi gainetan elur zuria,orbel nabarraren gainean.Liliak, itxaropenik gabe erori ziren aspaldigure udaren azken hartan.Geroztik,udatik negura eten bat gertatzen zait,eten jarraikor bat, zure zain.ZURE ESKU NAGO, zure laztan eta muxuen zain.


INSTALLING SUMMER….. ███████████████░░░░░░░░░░░░░░ 44% DONE. Install delayed….please wait… Installation failed. Please try again. 404 error: Season not found. Season “Summer” cannot be located. The season you are looking for might have been removed, had its name changed, or is temporarily unavailable, or corrupted. Please try again another day, thank you for your patience.


Danubio urdina… modrá Duna… blaue Donau… JARNI ZIMA edo NEGU UDABERRITUA Eguzkia ZURI keinuka zerua urdin ……eta niri bihotza epeldu zait goxatu nire zauriak elurpetik atera eta dizdiz egiten dute ene barnean ene bihotzetik jalgitzen dira lore eder izan nahi duten hitzak ene bihotzean epel zaude zu beti noranahi noala gau eta egun nirekin baitzatoz hain urrun egonik hurbil eramaten baitzaitut. Eguzkia GURI keinu http://uberan.org/index.php/aingura-hegodunak/poema-musikatuak/item/jon-miner-eta-ainara-maya?category_id=39 Jon Miner eta Ainara Maya Igandea, 2011/10/09 | Egilea(k): Oier Guillan ...


ZORIONAK ZURI NIRE 35. URTEBETETZEAN Deabru guztien urtean sortu omen nintzen, 1976an, aingerua ote naiz? deabrua? altxor bat pinpilinpauxarentzat? zerrien jostailu? 35 urte 35 kolpe taupada bakoitzeko, dena kolpez eta erorikoz ikasi dut, “porque las cosas mas hermosas nos cuestan la vida”(Silvio Rodriguez) eta ez dut ikasi laztanez eta muxuz, maitatzeagatik kondenatu nauzu, ene bihotzeko lagun, baina nik maitasuna eskaintzen segitu dut amodioaren kartzelan. Dena kolpez ikasi dut: Ikasi dut maitasuna dela bizitzeko arrazoia, baina amodioa egoista dela, ezkontza-tramite h...


LASKA JE LASKA a jsem sama s laskem (=maitasuna maitasuna da ...eta ni bakarrik nago ...maitasunarekin) Mundutik ezkutatu nahiko nuke, lotan gelditu egun eta gau osoan, bihotzetik ez sufritzeko ez pentsatzeko, ez sentitzeko, hori da egia: ez dut Euskal Herrira itzuli nahi bihotzak gehiago sufrituko baitu, eta ez dut hemen, Moravian, jada lekurik, ezetza jaso baitu berriro ene bihotzak. Laska je laska eta bakarrik nago maitasunarekin, maitalerik gabe maitatzeko norbait banaiz ere, inoiz baino politago ikusten badut ere neure burua. Laska je laska, eta maitasuna ez da amodioa maitale bat...


Nere bihotzak zorionaren arrastoa bilatzen du udazkeneko orbel nabarrean, eta maitearen besarkada soilik eskatu nion Olentzerori neguan.   Bakardadean idazten duen udaberriko poeta maitemindu baten hitzak dira hauek: maite duen kuttunari idatzitakoak eta denek irakurriko edo entzungo duzuena, nahi baduzue.   Beharbada ez dakit zer den zoriona, baina zoriona da ohartzea denboraz eta espazioaz ez jabetzea pertsona horrekin zaudelarik, zoriona da munduak ez axolarik izatea maite duzun pertsonarekin zaudelarik, beharbada zoriona da egoismoa, baina hori da zori...


KARMELE IGARTUA ENAREKIN HEGAN ETA AINARA HAU BEDEREN POETIKOKI BILUZIK Atsegin handiz gonbidatzen zaitut 2010eko irailaren 18an, larunbatean, Senperera, egun pasa poetiko bat denok elkarrekin egin dezagun, eta ENAREN ARTETIK KARMELE IGARTUA IKUSTEKO. Egun horretan nirekin nahi zaitut, eta nahi baduzu, lagunekin, familiarekin edo/eta amarekin etorri. Zure erantzunaren zain. 655742924 Laster arte, muxu zaparradaKaixo, larunbatean (atzerapenarekin) arratsaldeko zazpietan lurrartu nuen Loiun, Karmele lagun poetaren hitzezko besarkadez inguraturik... goian bego!...milesker, Karm...


2010-08-08 IGANDEA GOIZEKO 11ETAN AMAIURKO BENTAN OTSONDO ALDERA ABIATUKO GARA GORRAMENDIRANTZ JOXE MAYA DENDARIETA (PEPITO) ZENAREN IZARREN HAUTSA LAU HAIZETARA HEDATZEKO ETA GURE IRRINTZIA BOTATZEKO: GORA GU TA GUTARRAK!!!!   DENOK ELKARREKIN BAZKALDUKO DUGU...


INTZA (Nafarroa)Ihintza ttantta ene oina-zolangoizeko ihintza ttantta batzapaldu duteta bizitzaz blaitu naizisiltasunak irentsi ditu hitzak eta alaitasunadotoreziaz dantzan ari daeta ni kantuanhazi nahianxuxurlaka isil hasi natzaizumaite zaitudalakoPINPILINPAUXA Dotoreziaz pausatzen da lorean Eta isurtzen da erabakior Ihintza ttantta bat Kanpotik barnera Burutik bihotzean behera Goitik behera Alaitasunez.


ainaramaya@gmail.com 1589196773770

Ainara Maia Urroz

Ene bihotzean dauden pertsonek niri esandako edo idatzitako hitzak dira, eta hitz hauek laguntzen didate nere bizitza honetan aitzina egiten: //////////////////////////////////////// ZUBI BAT EGITERA GONBIDATU NAUZU ETA HURA ERAIKITZEKO HITZAK BEHAR DITUGU OSATZEKO HAR-HITZAK ONTSA HAUTA DITZAGUN GURE ZUBIAK BETIRAKO XUT DEZAN IRAUNDU. (Montevideoko Mendixkatik) //////////////////////////// GORGOINETAN POETA ERROMANTIKO LOTSATI MUTU HAU: egia balirudike ere gezurra litzateke, gezurra badirudi ere, egia izan daiteke! GORGOINETAN nabil belar hezea oinekin zapalduz, zeru eta lur artean, ez han eta ez hemen... han-hemenka baizik. Ez Lur eta Ez Ilargi, bien arteko bidai etengabean baizik, laino baten gainean bezala... ametsetan, begiak zabal-zabalik, ingurunearekin nahasiz (Xorinokantharia)//////////////////////// AUSARTU, AUSARTU, AUSARTZEKO AUSART ZAITEZ, AUSAR ZAITOZ, ASIER ZATOZ! ASIER ZATOZ, ASIER ZAITOZ, ASIER ZAITUT! ASIER ZAITUT, ASIER ZAIZU, ASIER ESAZU, ESAIDAZU ASIER ZATOZ, AUSART ZAITEZ, ESAIDAZU, BESTE BEHIN "MAITE ZAITUT!" Udazken-ek niri idatzi zidan 2010eko urte zaharretan... eskerrik asko, ene "udazken triste"...) ////////////////////////////////////// SORGIN MUTUR ZIKIN AZTI XARMANTA XORI HEGALDUNA NAHI NUKE IZAN ZERU URDINEAN ZEHAR HEGAN BETI EGITEA. (Ramon Albistur)///////////////////// AINARA AINARA POLIT ETA GAZTE ZAHARRAK ETA GAZTEAK DABILTZA ZURE ATZE ILE HORI BEGI URDIN EDERRA ZARA ZU, AINARA! (Joxe Maia)//////////////////// ALAI ZAITEZEN TRISTURA BIZIO BAT DA INORA EZ DOAN URA ALFERRIK GASTATZEA GAITASUNAK MESEDEZ: ZORIONTASUNEAN JARRI ZURE ARDURA (ZURE LAGUN min poeta, MrBig) //////////////////////////// ENARA BAT PAUSATU DA NERE BIZITZAN, ISIL-ISILIK BERE KABIA EGINEZ NERE BIHOTZEAN, NERE AUPADA IZANGO DU ZEREN ENAREK HEGAN EGITEKO BEHAR DUTE LAGUNTZA, ETA NERE BEROTASUNA NEGU HONETAN EZ DEZAN PASA HOTZA ZURETZAT (Mr.Big)//////////////////////// BERDEAREN ESPERANTZA BIZKARREAN, BIHOTZEAN URDINAREN SOSEGUA, ETA SUDURREAN GORRIAREN PASIOA ETA ALAITASUNA (Itziar Gomez)////////////////// SINESTEN DUT GUGANDIK HARATAGO AINGERUAK DAUDELA, NONBAITETIK GUGANA DATOZENAK, ZUGANA ETA NIGANA DATOZ DORRE ARGITSUEN BITARTEZ GURI ERAKUSTERA NOLA BIZI, GURI IRAKASTERA NOLA EMAN, GU GIDATZERA MAITASUNAREN BIDEAN (Urdin)////////////////////////// EGIDAZU TOKI BAT, LAGUN! TOKI BATEKIN BATERA DENBORA BAT, LAGUN! IHESKORRENETAKOA EZ DENETARIK AHAL BADA... (Tere Irastortza)//////////////////////////// ORTZEMUGA GORRIZ TINDATU DA, ILUNAREN AURRETIK GORRI ARRATS LIMURRA, ETA BESTE ALDEAN MENDI ERTZ GORRIAK ETA GERO EGUZKI ONDARRETIK ATZERA ERREKAK ETA GOIZALDE URDINAK BIZI DIRA LEHENDIK BETI ARTE! (Karmele Igartua)/////////////////////

Ainara Maia Urroz "Euskal filologian lizentziaduna naiz, baina bokazioz idazlea… beti ari naiz idazten! Ene sentimenduak poesiaren bidez adieraztea gustuko dut, kantu leun baten gisa. Arrosa baten arantzak ziztatuz gero, barruraino sartzen zait eta nolabait ere kanporatu behar dut… edozein hizkuntzatan, baina batez ere euskaraz… idazle izan nahi dut, baina poeta naiz! Maite dut ene ametsetan hegan egitea, ene sentimenduak poesiaren bidez antzeztea eta pentsamenduaren bidez urrutiko munduetara joanez galtzea… Inor inoiz egon ez den toki zoragarri horietara joatea gustuko dut, eta ez dago liburuetan sartzea besterik modu onean bidaiatzeko. Lanbidez, euskarazko eta euskal literatura nahiz kulturako irakaslea izan naiz Brnoko Masarykova Unibertsitatean (Txekian). Euskara teknikari aritu naiz Malerrekako mankomunitatean, helduentzako euskara irakasle, baita itzultzaile gisa ere zenbait enpresentzat ere. Euskal Filologian lizentziatu nintzen 2002an, eta 2004an Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazle Eskola graduondokoa egin nuen Bergarako UNEDen 2006-2008 ikasturtean. 2001–2022 urteetako Hatsaren poesia bilduman parte hartu dut, eta olerkigintza da neure bizitzaren motorra. Aurten hartu dut lekukoa, urteroko Hatsaren poesia liburua argitaratzeko eta editore lanetan aritzeko. 2003an Santiago Gamboaren Perder es cuestión de método eleberri beltza euskaratu nuen: Galtzea metodo kontua da. Hainbat aldizkari eta egunkarietan argitaratu ditut nire iritziak, hala nola 2005ean Beterriko Liburua literatur aldizkarian poesiari buruzko iritzi-artikulu bat idatz nuen: Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke? Literatur lehiaketa zenbaitetan parte hartu dut, eta 2006an nahiz 2007an Azkoitiko Bizenta Mogel ipuin lehiaketan bigarren eta hirugarren saria eman zidaten, hurrenez hurren: Eta lapurrari ilargia leihoan ahantzi zitzaion eta Eskutiz baten bidaia." 2012ko azaroan nire lehen poema-liburua argitaratu nuen: Chansons d'amour ilargi beterik gabeko gauak (Maiatz)." Muxuak poema-bilduma. Zortziko, 2018. Pepito: biziminaren eta maiteminaren txinparta biografia. Maiatz, 2019. Oroiminezko igandeak. Dakit. 2020. Hitzetatik harago. Zortziko. 2022.