ZORIONAK ZURI NIRE URTEBETETZEAN

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2011-06-04 17:34

ZORIONAK ZURI NIRE 35. URTEBETETZEAN

Deabru guztien urtean

sortu omen nintzen, 1976an,

aingerua ote naiz?

deabrua?

altxor bat pinpilinpauxarentzat?

zerrien jostailu?

35 urte

35 kolpe taupada bakoitzeko,

dena kolpez eta erorikoz ikasi dut,

“porque las cosas mas hermosas

nos cuestan la vida”(Silvio Rodriguez)

eta ez dut ikasi laztanez eta muxuz,

maitatzeagatik kondenatu nauzu, ene bihotzeko lagun,

baina nik maitasuna eskaintzen

segitu dut amodioaren kartzelan.

Dena kolpez ikasi dut:

Ikasi dut maitasuna dela bizitzeko arrazoia,

baina amodioa egoista dela, ezkontza-tramite hutsa,

eta ikasi dut maiteminean

minak irakasten duela.

Ikasi dut maitasunezko eskutitzek

ez dutela erantzunik,

batez ere emakume batek gizon bati idatzitakoak,

eta isiltasuna dela norbere barrurako bidea,

erantzunik gabea eta galderez josia.

 

Ai ene!

Inori ez diot gomendatzen maitemintzea,

baina hala gertatuz gero

gomendatzen diot

erabat bizitzea eta maitatzea,

nahiz eta jendartean, lagunartean,

bakarrik sentitu.

 

35 kolpe taupada bakoitzeko

eta ikasi dut

sexuak, nahiz eta ona izan,

ez duela bihotzeko mina sendatzen

eta ikasi dut

maitatzen segi behar dudala

ene bihotzeko laguna,

maitatzen denaren gainetik.

 

Ez dakit zoriontsu nagoen,

baina zoriontsu naiz

zu zaitudalako ene bihotzean

zorionak zuri nire urtebetetzean.


Utzi iruzkina: