Kategoria: 6an
ZORIONAK ZURI NIRE 35. URTEBETETZEAN Deabru guztien urtean sortu omen nintzen, 1976an, aingerua ote naiz? deabrua? altxor bat pinpilinpauxarentzat? zerrien jostailu? 35 urte 35 kolpe taupada bakoitzeko, dena kolpez eta erorikoz ikasi dut, “porque las cosas mas hermosas nos cuestan la vida”(Silvio Rodriguez) eta ez dut ikasi laztanez eta muxuz, maitatzeagatik kondenatu nauzu, ene bihotzeko lagun, baina nik maitasuna eskaintzen segitu dut amodioaren kartzelan. Dena kolpez ikasi dut: Ikasi dut maitasuna dela bizitzeko arrazoia, baina amodioa egoista dela, ezkontza-tramite h...