PINPILINPAUXA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2010-07-21 14:04

INTZA (Nafarroa)
Ihintza ttantta
ene oina-zolan
goizeko ihintza ttantta bat
zapaldu dut
eta bizitzaz blaitu naiz
isiltasunak irentsi ditu hitzak
eta alaitasuna
dotoreziaz dantzan ari da
eta ni kantuan
hazi nahian
xuxurlaka isil
hasi natzaizu
maite zaitudalako

PINPILINPAUXA

Dotoreziaz pausatzen da lorean

Eta isurtzen da erabakior

Ihintza ttantta bat

Kanpotik barnera

Burutik bihotzean behera

Goitik behera

Alaitasunez.


Utzi iruzkina: