beharbada ez naiz zoriontsu
Nere bihotzak zorionaren arrastoa bilatzen du
udazkeneko orbel nabarrean,
eta maitearen besarkada soilik eskatu nion Olentzerori
neguan.
Bakardadean idazten duen
udaberriko poeta maitemindu baten hitzak dira hauek:
maite duen kuttunari idatzitakoak
eta denek irakurriko edo entzungo duzuena,
nahi baduzue.
Beharbada
ez dakit zer den zoriona,
baina zoriona da ohartzea
denboraz eta espazioaz ez jabetzea
pertsona horrekin zaudelarik,
zoriona da munduak ez axolarik izatea
maite duzun pertsonarekin zaudelarik,
beharbada
zoriona da egoismoa,
baina hori da zoriona: maitasun mugagabea.
Nik hori dena sentitu dut eta
ez dakit orain zoriontsu naizen ala ez,
baina ongi nago,.
eta berriro zoriontsu izateko
ene bihotz zaurituak aski du
zuek irribarretsu eta maitasunezko hitzak elkartrukatzen irudikatzea
zoriontsu izateko.
Ez naiz zoriontsu, beharbada,
baina zoriontsu naiz
zoriontsu imaginatzen zaituztedalako
eta orduan
nire argi eta maitasun guztia zuengana bideratzen dut.
Quizas no sea feliz,
pero soy feliz al imaginaros felices, sonrientes e intercambiando palabras de amor
y entonces
os envio toda mi luz y amor para que seais mas felices todavía…
Peut-être je ne suis pas heureuse,
mais je suis heureuse quand je vous imagine heureuses, souriantes y en disant mot d’amour,
et en ce moment
je vous envoi mon lumiére et amour pour que vous seriez plus heureuses.
Maybe I'm not happy
but I'm happy when I imagine you happy, smiling
and exchanging words of love
and then
I send you all my light and love for you to be
happier.
Vielleicht bin ich nicht glücklich
aber ich bin froh, wenn ich euch glückliche und
lächelnde vorzustelle
und dann
Ich schicke Euch alle meine Licht und Liebe um glücklicher zu sein.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: