POETA BIZIEN KLUBA

GORA GU TA GUTARTEKOAK

Harremanetarako

ainaramaya@gmail.com 1589196773770

Ainara Maia Urroz

Ene bihotzean dauden pertsonek niri esandako edo idatzitako hitzak dira, eta hitz hauek laguntzen didate nere bizitza honetan aitzina egiten: //////////////////////////////////////// ZUBI BAT EGITERA GONBIDATU NAUZU ETA HURA ERAIKITZEKO HITZAK BEHAR DITUGU OSATZEKO HAR-HITZAK ONTSA HAUTA DITZAGUN GURE ZUBIAK BETIRAKO XUT DEZAN IRAUNDU. (Montevideoko Mendixkatik) //////////////////////////// GORGOINETAN POETA ERROMANTIKO LOTSATI MUTU HAU: egia balirudike ere gezurra litzateke, gezurra badirudi ere, egia izan daiteke! GORGOINETAN nabil belar hezea oinekin zapalduz, zeru eta lur artean, ez han eta ez hemen... han-hemenka baizik. Ez Lur eta Ez Ilargi, bien arteko bidai etengabean baizik, laino baten gainean bezala... ametsetan, begiak zabal-zabalik, ingurunearekin nahasiz (Xorinokantharia)//////////////////////// AUSARTU, AUSARTU, AUSARTZEKO AUSART ZAITEZ, AUSAR ZAITOZ, ASIER ZATOZ! ASIER ZATOZ, ASIER ZAITOZ, ASIER ZAITUT! ASIER ZAITUT, ASIER ZAIZU, ASIER ESAZU, ESAIDAZU ASIER ZATOZ, AUSART ZAITEZ, ESAIDAZU, BESTE BEHIN "MAITE ZAITUT!" Udazken-ek niri idatzi zidan 2010eko urte zaharretan... eskerrik asko, ene "udazken triste"...) ////////////////////////////////////// SORGIN MUTUR ZIKIN AZTI XARMANTA XORI HEGALDUNA NAHI NUKE IZAN ZERU URDINEAN ZEHAR HEGAN BETI EGITEA. (Ramon Albistur)///////////////////// AINARA AINARA POLIT ETA GAZTE ZAHARRAK ETA GAZTEAK DABILTZA ZURE ATZE ILE HORI BEGI URDIN EDERRA ZARA ZU, AINARA! (Joxe Maia)//////////////////// ALAI ZAITEZEN TRISTURA BIZIO BAT DA INORA EZ DOAN URA ALFERRIK GASTATZEA GAITASUNAK MESEDEZ: ZORIONTASUNEAN JARRI ZURE ARDURA (ZURE LAGUN min poeta, MrBig) //////////////////////////// ENARA BAT PAUSATU DA NERE BIZITZAN, ISIL-ISILIK BERE KABIA EGINEZ NERE BIHOTZEAN, NERE AUPADA IZANGO DU ZEREN ENAREK HEGAN EGITEKO BEHAR DUTE LAGUNTZA, ETA NERE BEROTASUNA NEGU HONETAN EZ DEZAN PASA HOTZA ZURETZAT (Mr.Big)//////////////////////// BERDEAREN ESPERANTZA BIZKARREAN, BIHOTZEAN URDINAREN SOSEGUA, ETA SUDURREAN GORRIAREN PASIOA ETA ALAITASUNA (Itziar Gomez)////////////////// SINESTEN DUT GUGANDIK HARATAGO AINGERUAK DAUDELA, NONBAITETIK GUGANA DATOZENAK, ZUGANA ETA NIGANA DATOZ DORRE ARGITSUEN BITARTEZ GURI ERAKUSTERA NOLA BIZI, GURI IRAKASTERA NOLA EMAN, GU GIDATZERA MAITASUNAREN BIDEAN (Urdin)////////////////////////// EGIDAZU TOKI BAT, LAGUN! TOKI BATEKIN BATERA DENBORA BAT, LAGUN! IHESKORRENETAKOA EZ DENETARIK AHAL BADA... (Tere Irastortza)//////////////////////////// ORTZEMUGA GORRIZ TINDATU DA, ILUNAREN AURRETIK GORRI ARRATS LIMURRA, ETA BESTE ALDEAN MENDI ERTZ GORRIAK ETA GERO EGUZKI ONDARRETIK ATZERA ERREKAK ETA GOIZALDE URDINAK BIZI DIRA LEHENDIK BETI ARTE! (Karmele Igartua)/////////////////////

Ainara Maia Urroz "Euskal filologian lizentziaduna naiz, baina bokazioz idazlea… beti ari naiz idazten! Ene sentimenduak poesiaren bidez adieraztea gustuko dut, kantu leun baten gisa. Arrosa baten arantzak ziztatuz gero, barruraino sartzen zait eta nolabait ere kanporatu behar dut… edozein hizkuntzatan, baina batez ere euskaraz… idazle izan nahi dut, baina poeta naiz! Maite dut ene ametsetan hegan egitea, ene sentimenduak poesiaren bidez antzeztea eta pentsamenduaren bidez urrutiko munduetara joanez galtzea… Inor inoiz egon ez den toki zoragarri horietara joatea gustuko dut, eta ez dago liburuetan sartzea besterik modu onean bidaiatzeko. Lanbidez, euskarazko eta euskal literatura nahiz kulturako irakaslea izan naiz Brnoko Masarykova Unibertsitatean (Txekian). Euskara teknikari aritu naiz Malerrekako mankomunitatean, helduentzako euskara irakasle, baita itzultzaile gisa ere zenbait enpresentzat ere. Euskal Filologian lizentziatu nintzen 2002an, eta 2004an Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazle Eskola graduondokoa egin nuen Bergarako UNEDen 2006-2008 ikasturtean. 2001–2022 urteetako Hatsaren poesia bilduman parte hartu dut, eta olerkigintza da neure bizitzaren motorra. Aurten hartu dut lekukoa, urteroko Hatsaren poesia liburua argitaratzeko eta editore lanetan aritzeko. 2003an Santiago Gamboaren Perder es cuestión de método eleberri beltza euskaratu nuen: Galtzea metodo kontua da. Hainbat aldizkari eta egunkarietan argitaratu ditut nire iritziak, hala nola 2005ean Beterriko Liburua literatur aldizkarian poesiari buruzko iritzi-artikulu bat idatz nuen: Inoiz idatzi eta igorri ez den eskutitz bat izan al daiteke? Literatur lehiaketa zenbaitetan parte hartu dut, eta 2006an nahiz 2007an Azkoitiko Bizenta Mogel ipuin lehiaketan bigarren eta hirugarren saria eman zidaten, hurrenez hurren: Eta lapurrari ilargia leihoan ahantzi zitzaion eta Eskutiz baten bidaia." 2012ko azaroan nire lehen poema-liburua argitaratu nuen: Chansons d'amour ilargi beterik gabeko gauak (Maiatz)." Muxuak poema-bilduma. Zortziko, 2018. Pepito: biziminaren eta maiteminaren txinparta biografia. Maiatz, 2019. Oroiminezko igandeak. Dakit. 2020. Hitzetatik harago. Zortziko. 2022.