Ezina ekinez eginaGuztiok nahi dugun aske izateko nahiaUnibertsoaren parte sentiarazten gaituenaNahia eta ametsa egia bihurtzeaKazeta euskalduna eta berriaAunitz maite dugu irakurtzeaRiau! karrikara ateratzeko bulkadaIraultza sobietarraren biharamun eta ajeaAurreko belaunaldien ametsa gure errealitateaEuskaldunona...
UDAZKENEAN LURRERANTZ ITZULTZEN GARA UDABERRIA PRESTATZEKO ASMOZ GURE BARNEAN BAITAUDE LURRAREN ETA ESPIRITUAREN ALTXORRAK UDAZKENEAN JABETZEN GARA BENETAN ZAPALTZEN DUGUN LUR HONETAZ, AGIAN HORREGATIK EMATEN DIT MIN... ...BAINA KONTZIENTZIA HORREK BIZIARAZTEN NAU!ETA OHARTZERAKO NEGUA ATZEAN UTZIKO DUGUETA UDABERRIAK IKARATZEN NAUBERE BAITAN ITXAROPENA DAKARRELAKO ETA AGIAN, UDAZKENERAKO DESAGERTUKO DELAKO.Me asusta la primaveraporque trae consigo la esperanzay quiza para otoño ya se ha esfumado.Il m'alarme le printempsparce qu'il entraîne l'espoireet peut-être pour l'automneil s'evanoui d...
Polita izanen da enamoratzea:lehen aldiko zirrara!lehen aldi hauxe dut ene ondare bakareta ez naiz enamoratu... ez gara enamoratu;ni bakar-bakarrik egin naiz maiteMINDU.Mindu!Enamoratzea polita izanen da seguru,baina nik ez dakit seguru.Orain mindurik eta bakarrikoihartzun kolore batez ikusten dut inguruaoihartzun batez sartzen dira neure barneankanpoko hitzaketa bihotza kolpatzen ez da zatitzen ez eta puskatzen ereubelduraz betetzen zait ordea.Oihartzun isil bat erortzen zait zintzurretik betti etamina sentitzen erraietanneurea bakarrik den mina.Ene lehen alditik euri pixka bat egin dueta ...
Parerik ez duen bikotea Eta bakoitza bere kabuz dabilena, Baina aldi berean, Elkarren beharra dutenak: “batek ematen duena, &...
ILARGI BETEA NON IKUSIKO DUZU? ILARGIAREN AURPEGI AGERIAN ZU IKUSTEN ZAITUT ETA TRISTE EGITEN DIZUT IRRIBARRE ILARGIAK BESTE ALDEAN, BESTE AURPEGIAN EZKUTATZEN DUENA EZ DUDALAKO IKUSTEN ORDUAN AMETSETAN HASTEN NAIZ ETA BEGIAK IREKIRIK HATS-UFADA ARIN BATEK IHES EGITEN DIT AHOTIK, MAITASUNEZ, ZURE ESPEROAN
Ekaina heldu da, Ekainak erre egiten nau Bere etorrerak aztoratzen bainau. Ekaina badator Eta bere oroitzapenak Erre egiten dizkit erraiak, Erre barne guztiak. Ekaina hemen da Eta sanjoanetan Salto eginen dut Erretzen ari diren Iragandako gertaeren gainetik Askatasunerantz. Ekainak bere begiak ditu Eta begiratzen nauelarik, Ene irria gelditzen da dilindan, Etorkizunetik zintzilik.
Udaberria frexko dago airearen sakonean, baina poeten udaberria badirudi orain hasten dela... non dago udaberriko poeta? ez dira hari buruz inon mintzatzen. konturatu al zarete? kantari bat hiltzen den bakoitzean, hura omentzeko "poeta bat izan zela" erraten dute. Poeta bat hiltzen delarik, ordea, ez dute deus ere erraten. Poetak omentzeko era ederra litzateke: poeta bat hiltzen delarik, ez da inon hitz egiten. Askoz hobe horrela beretzat. Bere hitzak isiltasunean iltzatzen dituen horri, hiltzen delarik, denbora pixka bat uzten diogu isiltasunean atseden aurki dezan. Beranduago, "ez dio axo...
Bazoaz, Nik nahi dudalako, Eta nik nahi dudanean Itzuliko zara Ene ametsetan; Badakit, Nire afektua, nire barneko maitasuna Behar duzula Zuk nahi ala nahi ez. Badoa, Amodio oro fantasia baita, Nigandik kanpo dagoen data Edo melodia bat; Gizarteak maitale bat eta maitatu bat Asmatu nahi gaitu, Baina ez du maitasunaren ondoan Deus ere egitekorik… Ala?
Gizakion egoerak, arimen egoerak, harri-koskorrak eta harritzarrak leunduz erreka zabala jostatzen den bitartean, zeruak itxura txarra hartzen du; eguzkiak zenbait errainu utzi ditu hiru mendeko zuhaitzean, basoa eskuzabal biluztu den bitartean eta ikaragarrizko orbelak isilean adarren eta beren kimuen arteko sekretu maiteminduak ...
Karrikak hain daude erromantiko,hain busti eta hezeak, ezen udazkeneko haize freskoa gorputzean itsasten zaidan.Oinatzen eta hostoen artekoa, hots sarkor bat da, eta zuhaitzak jadanik hasi dira hotzez dardarka... deiadarka mutu......hau bai poza! haizearen eta euriaren artekoa, jolas IKUSgarri bat da, eta gorputz-bihotzean sentikorrena.
Ene bihotzean dauden pertsonek niri esandako edo idatzitako hitzak dira, eta hitz hauek laguntzen didate nere bizitza honetan aitzina egiten: //////////////////////////////////////// ZUBI BAT EGITERA GONBIDATU NAUZU ETA HURA ERAIKITZEKO HITZAK BEHAR DITUGU OSATZEKO HAR-HITZAK ONTSA HAUTA DITZAGUN GURE ZUBIAK BETIRAKO XUT DEZAN IRAUNDU. (Montevideoko Mendixkatik) //////////////////////////// GORGOINETAN POETA ERROMANTIKO LOTSATI MUTU HAU: egia balirudike ere gezurra litzateke, gezurra badirudi ere, egia izan daiteke! GORGOINETAN nabil belar hezea oinekin zapalduz, zeru eta lur artean, ez han eta ez hemen... han-hemenka baizik. Ez Lur eta Ez Ilargi, bien arteko bidai etengabean baizik, laino baten gainean bezala... ametsetan, begiak zabal-zabalik, ingurunearekin nahasiz (Xorinokantharia)//////////////////////// AUSARTU, AUSARTU, AUSARTZEKO AUSART ZAITEZ, AUSAR ZAITOZ, ASIER ZATOZ! ASIER ZATOZ, ASIER ZAITOZ, ASIER ZAITUT! ASIER ZAITUT, ASIER ZAIZU, ASIER ESAZU, ESAIDAZU ASIER ZATOZ, AUSART ZAITEZ, ESAIDAZU, BESTE BEHIN "MAITE ZAITUT!" Udazken-ek niri idatzi zidan 2010eko urte zaharretan... eskerrik asko, ene "udazken triste"...) ////////////////////////////////////// SORGIN MUTUR ZIKIN AZTI XARMANTA XORI HEGALDUNA NAHI NUKE IZAN ZERU URDINEAN ZEHAR HEGAN BETI EGITEA. (Ramon Albistur)///////////////////// AINARA AINARA POLIT ETA GAZTE ZAHARRAK ETA GAZTEAK DABILTZA ZURE ATZE ILE HORI BEGI URDIN EDERRA ZARA ZU, AINARA! (Joxe Maia)//////////////////// ALAI ZAITEZEN TRISTURA BIZIO BAT DA INORA EZ DOAN URA ALFERRIK GASTATZEA GAITASUNAK MESEDEZ: ZORIONTASUNEAN JARRI ZURE ARDURA (ZURE LAGUN min poeta, MrBig) //////////////////////////// ENARA BAT PAUSATU DA NERE BIZITZAN, ISIL-ISILIK BERE KABIA EGINEZ NERE BIHOTZEAN, NERE AUPADA IZANGO DU ZEREN ENAREK HEGAN EGITEKO BEHAR DUTE LAGUNTZA, ETA NERE BEROTASUNA NEGU HONETAN EZ DEZAN PASA HOTZA ZURETZAT (Mr.Big)//////////////////////// BERDEAREN ESPERANTZA BIZKARREAN, BIHOTZEAN URDINAREN SOSEGUA, ETA SUDURREAN GORRIAREN PASIOA ETA ALAITASUNA (Itziar Gomez)////////////////// SINESTEN DUT GUGANDIK HARATAGO AINGERUAK DAUDELA, NONBAITETIK GUGANA DATOZENAK, ZUGANA ETA NIGANA DATOZ DORRE ARGITSUEN BITARTEZ GURI ERAKUSTERA NOLA BIZI, GURI IRAKASTERA NOLA EMAN, GU GIDATZERA MAITASUNAREN BIDEAN (Urdin)////////////////////////// EGIDAZU TOKI BAT, LAGUN! TOKI BATEKIN BATERA DENBORA BAT, LAGUN! IHESKORRENETAKOA EZ DENETARIK AHAL BADA... (Tere Irastortza)//////////////////////////// ORTZEMUGA GORRIZ TINDATU DA, ILUNAREN AURRETIK GORRI ARRATS LIMURRA, ETA BESTE ALDEAN MENDI ERTZ GORRIAK ETA GERO EGUZKI ONDARRETIK ATZERA ERREKAK ETA GOIZALDE URDINAK BIZI DIRA LEHENDIK BETI ARTE! (Karmele Igartua)/////////////////////
nik aukera errealak eman dizkizut, zuk, ordea, inoiz ere ez...