EKAINA
Ekaina heldu da,
Ekainak erre egiten nau
Bere etorrerak aztoratzen bainau.
Ekaina badator
Eta bere oroitzapenak
Erre egiten dizkit erraiak,
Erre barne guztiak.
Ekaina hemen da
Eta sanjoanetan
Salto eginen dut
Erretzen ari diren
Iragandako gertaeren gainetik
Askatasunerantz.
Ekainak bere begiak ditu
Eta begiratzen nauelarik,
Ene irria gelditzen da dilindan,
Etorkizunetik zintzilik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: