NEGUAN

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2007-01-04 13:24

Bazoaz,

Nik nahi dudalako,

Eta nik nahi dudanean

Itzuliko zara

Ene ametsetan;

Badakit,

Nire afektua,

nire barneko maitasuna

Behar duzula

Zuk nahi ala nahi ez.

 

Badoa,

Amodio oro fantasia baita,

Nigandik kanpo dagoen data

Edo melodia bat;

Gizarteak maitale bat eta maitatu bat

Asmatu nahi gaitu,

Baina ez du maitasunaren ondoan

Deus ere egitekorik…

Ala?


Utzi iruzkina: