ORAINGOAN MAITEMINDU NAIZ...eta ez naiz enamoratu!
Polita izanen da enamoratzea:
lehen aldiko zirrara!
lehen aldi hauxe dut ene ondare bakar
eta ez naiz enamoratu... ez gara enamoratu;
ni bakar-bakarrik egin naiz maiteMINDU.
Mindu!
Enamoratzea polita izanen da seguru,
baina nik ez dakit seguru.
Orain mindurik eta bakarrik
oihartzun kolore batez ikusten dut ingurua
oihartzun batez sartzen dira neure barnean
kanpoko hitzak
eta bihotza kolpatzen
ez da zatitzen ez eta puskatzen ere
ubelduraz betetzen zait ordea.
Oihartzun isil bat erortzen zait zintzurretik betti eta
mina sentitzen erraietan
neurea bakarrik den mina.
Ene lehen alditik euri pixka bat egin du
eta tantaka-tantaka blaitu naiz
GAUR ETA HEMEN bizitzearen erronka aitzinean dut
eta ni aldatu naiz.
Egun guztiak ez direla berdin jaikitzen naiz ohetik:
gertatuko dena gertatuko da eta
gertatzea nahi dudana ere gertatuko da.
Bitartean, kalabaza-zopa gozoak
goxatuko dit bihotz kolpatua.
Iruzkinak
2008-01-18 20:43 #1
xorino 2008-01-23 10:58 #2
Erantzun mutuak gustuko ditut
Hitzik gabeko erantzunak atsegin ditut
ene irudimenaren hegoak astintzen dituztelako
eta ilusioak ernatzean,
denbora batez bederen zoriontsu egiten nautelako,
nahiz eta egiaren antza hartzen duen gezurra izan ilusio hori.
Denbora batez zoriontsu izan naizela idazteko
eta beste denbora batean
ilusiorik gabeko gauetako paperezko ametsetan irakurtzean
berriro ere zoriontsu izateko!

mikel.txipi 2008-01-26 11:41 #3

Kaixo Xorino gazte hori!!

Bide zuzenean zoazela egingo nuke nik, zure sentimenduei so egiteko ausardia duzu, haiekin solasaldiak edukitzerainoko neurrian, eta hori gutxi balitz, emozioak ulertzen saiatu, eta benetako poesien bidez espresatzeko adorea azaltzen duzu ere.

Ixiluneei buruz..., egia da gure buruarekin mintzatzeko aukera eskeintzen digutela, eta hortaz hausnarketa egiteko aukera, bainan hor sentipenen oroimena da iturburua, eta hauek denboraren poderioz gure erara moldatzen ditugu, beraz poetarentzat sentipen berriak arnasestudunarentzat arnas berriak bezelakoak dira, eta falta direnean bizimina sentitzen da, beraz lasai esan dezaket, bizitzarekin enamoraturik zaudela!!

Zure jarratzaile sutsua den, mikel.txipi ;-)

ozly 2008-08-18 00:35 #4

Mina da batzuetan ikasteko modu bakarra muinera jotzen baitu. Aurkako perspektiba da onena konturatzeko zer den benetan maite duguna. Maitemintzea ez da erraza eta askotan kontrolaezina ere bai.
Norberak bere burua etengabe maitatzea da gakoa.

Poema aparta, eta oso identifikaturik sentitu naiz hein handi batean.

Utzi iruzkina: