Polita izanen da enamoratzea:lehen aldiko zirrara!lehen aldi hauxe dut ene ondare bakareta ez naiz enamoratu... ez gara enamoratu;ni bakar-bakarrik egin naiz maiteMINDU.Mindu!Enamoratzea polita izanen da seguru,baina nik ez dakit seguru.Orain mindurik eta bakarrikoihartzun kolore batez ikusten dut inguruaoihartzun batez sartzen dira neure barneankanpoko hitzaketa bihotza kolpatzen ez da zatitzen ez eta puskatzen ereubelduraz betetzen zait ordea.Oihartzun isil bat erortzen zait zintzurretik betti etamina sentitzen erraietanneurea bakarrik den mina.Ene lehen alditik euri pixka bat egin dueta ...


Azken iruzkinak