UDAREN AZKENA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2006-10-01 23:55

Gizakion egoerak, arimen egoerak,
    harri-koskorrak eta harritzarrak leunduz
    erreka zabala jostatzen den bitartean,
       zeruak itxura txarra hartzen du;
    eguzkiak zenbait errainu utzi ditu
       hiru mendeko zuhaitzean,
          basoa eskuzabal biluztu den bitartean
          eta ikaragarrizko orbelak isilean
             adarren eta beren kimuen arteko sekretu maiteminduak
             kontatzen dizkit.

Ni ere hunkiturik nago:
    zein beste amets sortuko, altxatuko, egingo da?
    eta zu, ene paradisua, horren hurbil egonik ere,
       ez duzu inor beldurtzen, ez lainoekin, ez eta eguzkiarekin ere;
    ezkutatzeko ahaleginak egiten badituzu ere,
       urdina zara, ni gaur eta hemen nagoen bezalaxe.

Zabuka, gorgoinetan
    ume-jolasak,
barre zabaleko ume-masailak,
    biharamuna jada hemen da
       esperoan ez dauden pottokekin, txakurtxoarekin,
       urtxintxa batzuen konpainian,
          baina hemen daude festarako,
 era askotako zoriona urratsez urrats
    handitasunez eraikiz.


Utzi iruzkina: