UDAZKENA eta NEGUA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2007-12-03 18:08

Parerik ez duen bikotea

            Eta bakoitza bere kabuz dabilena,

            Baina aldi berean,

            Elkarren beharra dutenak:

                        “batek ematen duena,

                        bertzeak hartzen du eta zurrupatzen;

                        udazkenak zuhaitzetatik fruituak eta haziak

                        lurrera botarazten ditu,

                                   eta neguak zuhaitzek lurretik

                                   sustraiak elikarazten ditu.

Zer begiratzen duzu? Zergatik begiratzen didazu?

            Zure begiek ez dute kliskatzen,

            Eta zure soaren zuzentasunak

            Tristura eragiten dit.

Zergatik ez zara ene bidetik kentzen?

            Ez didazu hodaiertza ikusten uzten.

            Tristea da gero bertze begi urrun eta

            Distanteak topatzea.

Zer erran nahi didazu zure begi dirdiratsu horiekin?

Ez dagoela deus ere nigandik haratago?

            Klis… klas… klis-klas!


Utzi iruzkina: