EZ IBILI HEGAN EGITEKO

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2012-02-03 22:15


AIRFRANCE: NE PAS MARCHER, NO STEP

Zuri zeuden Aiako Harriak gaur goizean
eta irribarre egin dut triste.
Ene begi biribil harrituez
karratu berdeak utzi ditut azpian
eta karratu zuriak ikusten ditut orain.
Zuri daude Europaren bihotzeko zelaiak.
Zuritik niniz
irribarre bat guri.
"Maite zaitut, txistuka" bihotza, etsipenez.

EZ IBILI
edo kontuz elur gainean
NE PAS MARCHER
hegan egiteko,
elurrartzera goaz
eta lotu segurtasun-gerrikoak, mesedez...
...maitemindurik bazaude ere,
lotu zaitez bizitzari,
hori erran dit azafatak begiekin.

Ainara Maia Urroz


Utzi iruzkina: