LORE ZURI HAUSKOR BAT
Danubio urdina… modrá Duna… blaue Donau…
JARNI ZIMA edo NEGU UDABERRITUA
Eguzkia ZURI keinuka
zerua urdin
……eta niri
bihotza epeldu zait
goxatu nire zauriak
elurpetik atera
eta dizdiz egiten dute
ene barnean
ene bihotzetik jalgitzen dira
lore eder izan nahi duten hitzak
ene bihotzean
epel zaude zu beti
noranahi noala
gau eta egun
nirekin baitzatoz
hain urrun egonik
hurbil eramaten baitzaitut.
Eguzkia GURI keinu
http://uberan.org/index.php/aingura-hegodunak/poema-musikatuak/item/jon-miner-eta-ainara-maya?category_id=39
Jon Miner eta Ainara Maya
Jon Miner musikariak Ainara Mayaren Lore zuri bat poema musikatu du Hitzen Uberan-erako.
Hitzen egileari buruzko informazio gehiago topatuko duzue bere blogetan: gorgoinetan eta xorinokantharia.
Kanta berriz, jarraian duzuen hau:
LORE ZURI BAT
JARNI ZIMA, ZIMNI JARO
ETA ELURRAK URTZERAKOAN
AGERTUKO DA
…SNEZENKA!
…SNEZENKA!
TXIKI
…HAUSKOR
LORE ZURI BAT
ETA DESAGERTUKO DA
ISILIK
ZU AGERTU BAINO LEHEN
ENE BIHOTZEAN
TAUPAKA SEGITZEN DUZULAKO
NAHIZ ETA NIGANDIK URRUN
EDOTA BERTZE BATEN BESOETAN
NIRE BIHOTZEAN ERAMATEN ZAITUT
LORE ZURI TXIKIAK BEREGAN
NEGU HOTZ ETA DARDARATIA
ITXAROPENTSU DARAMAN GISA BEREAN
ETA HAU DA
MAITASUNEZKO OLERKI SOILA,
AITORMEN BAT,
BESTELAKO BIKOTE EDO EZKONTZA PRETENTSIORIK GABE
INKONDIZIONALKI MAITATUZ.
Hitzak: Ainara Maya Bilduma: () Argitaletxea: |
Abeslaria: Jon Miner Musika: Jon Miner Musikaria: Jon Miner |
Iruzkinak
tripotxo 2011-07-17 17:43 #1
Web honetan lehen aldiz nabigatzen ari naiz. Olerkiak irakurtzen ari naizela, Ainararen olerkiek bereziki minberatu didate bihotza, oso tristeak direlako. Ainara: ez dakit nor zaren baina bihotza triste xamar duzula dirudit. Animatu zaitez! Bizia oso polita da! Emakume xarmanta: zoaz zure maitalearekin zinera, antzerkira, mendira, itsaz bazter goxo batera eta.... gorputzaren barneko grinak aska itzazue. :-)
Laster arte panpoxa!

ainara 2011-07-17 20:53 #2
Kaixo,
bai, egia da egun nahiko ilunak pasa ditudala, eta bolada luze xamar tristerik... beharbada mundu honetan gehien maite dudanarekin ez nago, ez dut maitalerik, baina familia zoragarri handia dut eta horrekin konformatzen naiz: gaur familia bazkaria izan dugu, Baztandarren Biltzarrean egon ondoren, Donezteben, eta asko jan-edan dugu, asko hitzegin eta kantatu...
Nere barneko ametsak beharbada ez ditut beteko, baina saiatuko naiz bizitza polit horri begiratzen.
izan ongi eta besarkada bat
ainara

Utzi iruzkina: