UDA BADOA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2006-09-09 21:17
1

Uda badoa, eta ni freskatuz noa;
herenegun ilargi betea zen
eta haren begirada eta irria ikusi nituen
gau giro ederrean eta neure bakardadean
itsasertzean...
Baina eguzkia ikusi nahi dut nirekin barrezka, irribarrez...
behin sortu nintzen, isil-isilik eta biluzik;
geroztik bizi naiz egunero-egunero
jantziz eta egunez egun zerbait erranez.

mikel.txipi

mikel.txipi 2006-09-13 23:28 #1

Iluntasunik gabe ezin argirik piztu,

iluntasunean berriz ezin argirik itzali.

Argi izpiak margotzen dituzte koloreak,

itzalen kontrasteek definitzen dituzte formak.

Bai eguzkiak eta baita ilargiak ere itsutu zaitzakete.

Sentitu argia, iluntasuna eta tarteko guztia!

Utzi iruzkina: