MAITASUN URDINA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2006-08-21 18:23
1

Hain sakon sartu zara
ezen ene erdi-muina igaroz,
barreiatzen eta itzultzen zaren.
Errazago litzateke
ene itzalaz beste egitea,
zure ezpainen zapore sakonaz beste baino,
edo zure begirada gainezkatzen duten izarrez beste baino.
Zure barrunbeetan
substantzia bihurtzen naizen bitartean,
neureetan zu bilakatzen zara.
Zu baino lehen
ene izena ahaztuko zait,
eta samurtasun-gose gozo  honetan,
zure atorraren oihal finera arteko distantzia
jasanezina egingo zait.
Zu maitatuz,
ni maitatzen naizela sentitzen dut,
eta bertso hauek,
zu zarela ene eskuez idatzi dituzunak.

(Malinowski)

SIN TI LAS EMOCIONES NO SERIAN MAS QUE LA PIEL MUERTA DE LAS DE AYER

txipi

txipi 2006-08-23 02:27 #1

Malinowski sentsibilitate handikoa dirudi,

errealitate eta ametsekin jolasten daki,

egiazko ametsak eta amets itxuratuak parekatuz,

ba al da ametsak gauzatzea baino handiagorik?

London Citytik, read you!

Utzi iruzkina: