badator udaberria!

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2009-03-16 23:19

ELUR-LOREA

edo

UDABERRIA

NEGUTIK ERATORRIA

 

Horra elur-lorea

elurretik eratorritako loretxoa

lore zuria, zuriz jantzia

udaberriaren iragarle?

 

Elur zuritik ernatutako ametsa

errealitate zuria

ortzadarraren erakusle?

 

Elurretik ihes egindako itxaropena

itxaropen zuria

ene beldurren irensle?

 

Bidean desegindako elurra

urtu da

eta elur-lore txiki zuriak ageri lurrean

hauskor

irribarre leun bat zuri

zuri, niri.

 

Elurretik jalgitako loretxoa ikarati eta hauskor

lore zuria,

zurea, nirea

gure udaberri zoriontsuaren iragarle?

 

Elur-lore bitxi txiki ahul hori naiz

hauskor,

eguzki-errainu goxoak gustura hartzen ditut

euritarteetan,

udaberriko kaktus gogor hori izan nahi lukeen bitxilore ahula naiz,

baina oraindik maiteminduegi

minduegi nago.


Utzi iruzkina: