ILBETEKO ARRATS ARGI-ILUNA
ILBETEKO ARRATS ARGIA
ILBELTZAREN ONDORENGO LEHEN ILARGI HANDIAK
ENE SENTIMENDU GUZTIAK
(ONAK ETA TXARRAK)
PUZTEN DITU
ILBETEKO ARRATS ILUN-ARGIAN
PUZTU ETA PUZTU ENE SENTIMENEN PUXIKA
ETA NEURE BARNEAN KABITU EZINIK
SENTIMENDUAK LEHERTZEN DIRA ISILIK
HOTSIK ATERA GABE
NEGAR MUTU BATEAN
ILARGIAREN ALDE AGERIKO ENE MAITALEAK
IRRI EGITEN DIT
ALDE EZKUTUKO ENE MAITEAK
NEGAR EGITEN DUELARIK.
ILBETEKO ARRATS ARGILUNETAN
ILBELTZAREN ONDOREN
DENOK OHARTZEN GARA
KARRIKAK EZ DAUDELA JADA ZURI
ETA EZ DUELA ELUR GEHIAGO ARI
DENOK OHARTU GARA
BADUGULA NORBERAREN ELUR-IZAR BAT BARNEAN
ILTZATURIK:
Norberaren logika,
fantasia,
oroimena
eta logika, fantasia eta oroimena horiek guztien poz-minak
osatzen NIA,
GUA,
elur-izar horrek desberdintzen gaituela besteengandik
eta egoera nahiz gertaera bera desberdin sentitzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: