clown bat naiz eta uneak biltzen ditut

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2009-02-11 09:13

ELURPEAN KANTARI

ELUR-LUMAK BILTZEN

2009-02-10

 

Clown bat naiz eta uneak biltzen ditut

 

Goitik behera erortzen dira

Elur-lumak

Eta behe honetan,

Aurpegia leun laztantzen didate

Eta irribarre bat marraztu:

Ez dakit zergatik,

Baina elurrak badu

Hala gauza magiko bat.

 

Goitik behera erortzen dira

Elur-lumak

Eta behe honetan

Ene eskuetan bat pausatuz

Elur-lumaz idazten ari naiz goxo

Letra zenbait:

Ez dakit zergatik idazten dudan,

Baina elurrak badu

Halako gauza zehaztugabe

                        Zehaztuezin bat.

 

Bizitzaren onena jasotzeko prest nago…

Geldi zaitez, arren,

eta elurrarekin jolastuko gara!


Utzi iruzkina: