ZUREKIN ETA ZUGABE

gorgoinetan 1456135123611 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-09-29 11:22

Zein ederra den bakardadea
zurekin eta zugabe
Zein ederra den gezurrak sinistea
hondar gaineko ametsetan
Hondartza honetan
ezagutu zintudan
bide artean,
bideen artean.
Zein ederra den
hondartzako olatuak agertzen eta desagertzen direnean
bihotzaren arteketan sartzen da gatza...
...zergatik joan ote zinen bakarrik ni gabe
neure buruari galdezka
utzi ninduzun bakarrik
udako oroitzapenekin
eta neure bihotzaren zati batekin:
zergatik?
Erantzuna airean dabil,
seguraski neure barnean,
baina nik ez dut ulertzen ahal,
eta bihotzean zuk utzitako zuloa
zurekin betetzen ari naiz
zuk behin hartutako bihotz zatiaren tokia
zure oroitzapenez betetzen ari naiz
taupaka segi dezan:
zergatik?
erantzunik gabeko eskutitzak...


Utzi iruzkina: