EGUBERRIETAKO OLERKIA
Hauxe eguberri-giroa:
Egunero MAITE ZAITUT erratea
Aurkaririk latzenari ere,
Batez ere horri.
Hauxe da soilik maitasuna
Hauxe egun berria:
Udako txoriaren gisa
Neguan
Zuri MAITE ZAITUT erratea
Bueltan ezer espero gabe,
Baina hitz egidazu maitasunaz
Opari iezadazu pixka bat hortik gaur,
Egunero.
Ez nuen maitemindu nahi,
Baina mindurik nago,
Eta horregatik hitz egiten dizut maitasunaz.
Maitasun hori behar dut
Burutik oinetaraino
Behar duzu, maitea.
Zure inguruan bainabil egunero..
Maitasunaz hitz egingo dizut
Jakinik banandurik gaudela, maitale!
Baina aldi berean begiratzen diogu
IZAR HORRI.
Maitasunaz hitz egiten dizut
Maitasunaz mintzo naiz inguruan dabilen orori,
Eta eguberrietako eskutitz honi
Amaiera emango diot
MUXU GORRI batez sinatuz.
Hauxe da soilik maitasuna,
Ematea
Bueltan ezer espero gabe,
Baina hitz egidazu maitasunaz
Opari iezadazu zure horretatik pixka bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: