ILBERRI BIZIBERRI

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2009-01-27 13:27

BIZIBERRI... ENERGIA BERRIAZ OSATUKO NAIZ... ERROMANTIKOEGIA OTE NAIZ GARAIOTAN?

Erromantizismoa, poesiaren gisa, joan-etorri aunitzen artean gustuko toki bat aurkitzea da: han sortu zitzaidan berriro ere ene barnean etxearekiko eta bake isilarekiko berezko maitasuna, eta pentsatu nuen aberria haurtzaroko eta hilobi maiteetako maitasun puruetan eta intimoetan loratzen zela.

Bizitza bohemioa eta bidaiaria aukeratu nuen,
eta horrek nahi eta nahi ez bakardade latza dakar... mina...
min guztiak nahasten dira irribarre hegaldun horretan:
irrimina, pozmina, oroimina, atzerrimina, herrimina, maitemina, bakemina, bakarmina...
bihotz minez hegaldatzen naiz gehien maite dudana
atzean utziz, han behean utziz.

Laino xurietatik igortzen diot familiari eta lagunei,
baina batez ere gehien maite dudan horri
muxurik luzeena
nire pentsamendurik sakonena,
nahiz eta berak nigan ez pentsatu
hori baita nik sentitzen dudana
berak animatu baitzidan hegaldatzera
eta nik maite nuenez kasu egin nion

Eta orain bihotz minez hegaldatzen naiz
harengandik urrunduz,
nahiz eta berarekin batera hegaldatu nahi izan.

Laino xurietatik lurrartzerakoan
oinak lurrean
baina buru-bihotza zeruan...
ametsetan segituko dut
animatu ninduen hura
noiz nigana itzuliko
eta esperantza horrekin
berriro ere hegaldatuko naiz berriro
laino xurietarantz bihotz minez.

Bizitza bohemioa eta bakartia aukeratu nuen,
harekin
nire lehengusina zorionekoaren gisa,
familia zoriontsua osatu beharrean...
harekin batera hegaldatu beharrean.
BIHOTZ MINEZ HEGALAK ASTINDUZ.


Utzi iruzkina: