Garrasi bat itsasoan. Egilea Pio Baroja. Itzultzailea Lola Sarratea. Egun osoan egin zuen euria leher, bihotz estutu batek malko gaitzak jario balitu nola ziren erortzen euri tantak , distiratsu airean altzairu erreflexu balira ur putzuetan ura jauzi eraziz. Egunak berea ea egina zuen; zerua ixten zuten odei ilunak arras baxu ziren , laino xume batek airea lurruntzen zuelarik. Lainoz inguratutako paisai batek badu harako antza bat tristezian murgildu arima batekin; lanbro fin horrek, ehun mehe batek nola, dena bildu eta ferekatzen duela e...
2022ko ekainaren bian Helduen EHUko Giza Zientzia titulua eman ziguten. Zeremonia atsegina eta polita izan zen. Lau urte elkarrekin egonak ginen, eta txango batekin bukatzea otu zitzaigun. Ez ginen oso originalak izan; Sizilia hautatu genuen. (Aspaldi zaharrean hainbat taldek egin nola). Feniziarrak eta grekoak. kartagotarrak eta erromatarrak. Arabiarrak eta normandiarrak. Aragoiko Koruak eta azkenik Garibaldik, uhartea Italiarako eskuratu zuenak; horiek denak sutsuki aritu ziren lurraldea bereganatzen. Emankorra du lurra Siziliak. Eguzki eta urak saritua. Sumendi batek ongarritua. Hainbat...
IL NOME DELLA ROSA UNBERTO ...
Harriet Taylor eta John Stuart-en ezkon aurrekoa. 1851. Hogei urte adiskide izan ondoren, Harriet Taylor eta John Stuart Mill ezkondu nahi dute. Arrazoi horregatik gizonak idatzi zuen adierazpena. “Unea iritsiz gero( haren onespenaren poza izaten badut), Ezagutu ditudan emakumeen artean bat izanik hautatua, berarekin ezkontzaz batuko nintzateke; eta, ezkontza legeak arautuak izanik, gu biok ezetsi egiten ditugunak; batez ere, legeak kontratatzaile arteko bati ematen diolako lege boterea eta bertzearen kontrola, haren funtsen jabegoa, eta libertatearen jabetza...
ITURRIRA KANTUZ SAYD GAHODIN MAJRUH 1928an Kabulen sortu zen Sayd Gahodin Majruh. Aita Afganistango parlamentuan senatari eta justizia ministro bertzeak bertze izan zen. Madrasa batean hezia izan zen Sayd. Idazlea, poeta, filosofoa, eta folklorista Montpellierko unibertsitateko doktoretza zuen eta 1972tik Kabulgo unibertsitateko dekanoa; errusiarrak Afganista...
Masusta eta intsusa marmeladak egiten ari naiz; aurten sasiak masusta ederrak ematen ari dira, eta erreka bazterrak intsusa pikorrez beteak. Negurako biltzen ditut. Nire inguruan bakarra naiz fruitu basa biltzen, ondoko etxekoandreek erraten didate merkeago dela etxean egin beharrean supermerkatuan marmeladak erostea. Mundua itsusia; Mediterraneoa sutan, Afganistan-en guda zibilaren atarian, Haiti-n berriz ere lurrikara. Izurritea kontrol ezin eta jendea parranda nahian. Amerikarren porrotak Afganistanen ze ondorio ekarriko dituenaren...
Izurriteak isolatu ninduenean baratze ttiki bat lantzen hasi nintzen. Hamazazpi hilabete geroago handitu da baratzea; errespetu handiz behatzen ditut arrosa landareak, izpilikua, urkitza, erromeroa, eta aihen belarrak eta mahats ondoa nire etxe zaharraren paretak apaintzen, dekoratzen. Eskuzabala de natura, landareek ez dute arreta handirik eskatzen, ongarria, ura, eta maite-maite egitea egunero; arras mainosoak dira, batez ere geranioak eta begoniak. Etxeko leihoetan euli uxatzaile nola lan egiten duten lore hauek, etxekoak dira, hortaz goizero haiekin mintzo naiz. Landare inguruko belar ...
Aberatsak espaziora beha dira hasi. Zakil gisako tramankulu bat asmatu eta bertan hamar minutuko egonaldia espazioan egitera abiatu da Jeff Bezos munduko gizonik aberatsena; pertsona arrunt baten ulermenetik harat gelditzen den diru zama ordaindu eta.
PIO BAROJA Pio Baroja 1872ko abenduar...
ARTZAIN ZAKURRA Sapiens zutik jarri eta ibiltari hasi zenean otsoak jarraitu zion, uzten zituen jaki hondarrak profitatuz. Gero gizona sedentario egin zen, eta hasi zen animaliak etxekotzen, eremuak zerratu egin zituen, otso, azeri eta...