SUA
SUA
Maialen Lujanbio
Sua asmakizuna
homo habilisena
Bazun intentzioa
bazuen sena
Bi harrik elkar jota
txispa bat aurrena
asmakizun haundina
mendeetan barrena
Sua da problema
zenbait basorena
edo jaki dena
berotzen duena
eta bi begiradek
sortzen dutena.
Maialen Lujanbiok gogoeta batzuk iradokitzen dizkit.
Homo Habilisek etxekotu zuela sua, dio Maialenek. Janaria egosten eta erretzen hasi zen. Talde piztia nola, su ondoan biltzen zen, doike!Eta hala burmuina garatu zuen. Zutik hasi zen ibiltzen, eta pentsatzen. Hortik gure harrokeria Sapiens izen goitia hartzearena.
Atzo arte ezin zen bizi surik gabe. Hola izan da miloi bat miloi bi… urtetan. Bi belaunaldi haski izan dira sua amatatzeko; aisialdi eta barbakoa egiteko gelditu da. Ikusi eta usaintzen den suaz ari naiz, orain energia deritzona ikusi, ez dakit ikusten den, agian bai, baina ez du usaiarik; hori danok badakigu.
Zientziak ez digu argitu nola hasi zen Sapiens delakoa solasean, mirari bat da nire ustean. Ema dezagun su ondoan hasi zela; keinuari ahotsa emanez elkarrizketan; zato, zazi, ekarri, hartu, kontuz!... belaun aldiz belaunaldi informazioa partekatuz, solas molde bat sortzen.
Bi harrik elkar jota sortzen duen txispak baso bat erretzen du. Bi begiradek sortzen duten irrikak bertso bat.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: