IBILALDIA Hurrengo eguneko bilera Nivelleko golf zelaian izen zen. Arratsaldian Paristik trenez iritsi ziren zortzi sindikalista. Haien agintari hoberenetakoak zuzenduta zentoztela erran zuten. Errifle batzuk kaxa fakturatu batean ekartzen zituzten; polizia frantsesa beha zuten, eta ezinezkoa egin zitzaien armak atera eta Nivelileko zelaira eramatea. Haietako anitzek banatu zituzten pistolak, dagak eta nabalak Donibane Lohizuneko plazan, musika kioskoaren ondoan. Adostutako lekuan bildu zen jendea, Niveleko golf zelaian, eta gauerdian abiatzea erabaki zuten. Laurog...
KAZIKISMOA Nire bilobak historia ikasi eta antropologia master bat egiten ari da. Asteburuan bisitan etorri zait eta ni pozik. _Amatxi zer da kazikismoa?_ Galde egin dit. _Erdi Aroko giza antolakuntza bat. Baino, oraindik dirau… _Amatxi, zer diozu? _Bai, maitea, bai, kazikismoa matxismoa bezala oraindik dirau. _Konta iezadazu. _Hurbileko kontutxo bat kontatuko dizut. ZELATARIA Erregea, jauntxoak eta ijitoak eta agotak; erregen aginduetara ziren jauntxoak; jauntxoek miatzaileak zituzten herria zaintzeko. Herri bakoitzak zeukan bere miatzailea. Miatzailearen eragin...
Egunero nola arratsalde apalean ibilaldi bat egitera atera naiz. Erreka bazterra maite dut, belai ttiki bat dago, hegian, lizarra haltza eta akazia batzuk ematen duten itzala laket zait. Bertze aldean baratze eder bat dago, aza, zerba porru eta tomate artean oiloak dabiltza. Oilarra errege, lumazko koratiloa ortzadar irisatua, paparrean parpaila horixka, buztana harro, eta txapela gorria hiru puntakoa, itxura aristokratikoa berea. Ezpel hesi batek esten du baratzea, ez dakit nola, baina, jauzi egin eta nire ondora etortzen da oilarra. Nik kaixo irribarretsu errate...
ARGAZKIA 2025eko Abuztuak hamargarrena zuen, larunbata eta eguraldi polita. Arratsaldeko bortzak aldera etxe aurrean itzalean irakurtzen ari nintzen, eta batean gizon bat etxeari argazkiak egiten eri zela ikusi nuen. Profesionala zen argazkilaria, eta etxearen teilatua, leihoak eta inguruko landareak zituen helburu. Era bat zozotua gelditu nintzen. _Zer ari zara? Nire etxeari argazkiak egiten._Oihu egin nion. _Ba, lore hori gustatu zait_erran eta gan zen. “Mafia” tankera hartu nion, eta herriko WHATSAPPean mezu kezkagarri bat paratu nuen. Adi egoteko gomendioa...
AZTIA Aristondoko bentako jangelak, non, afal ostean biltzen ginen, kasino baten ospea zeukan. Gela handi bat zen, arras luzea, sukaldetik trenkada batez aldendua, zeinaren atea ea beti irekia egoten zen, hortaz, nahieran kafe bat edo Maitoni kopatxo bat eskatzen ahal genuen, etxekoandreari edo haren alaba bati. Bi ziren haren alabak, bat bertzea baino politagoa, bat serioa, bere baitan murgildua beti, natura begiratzeak ematen duen begirada gozo batekin, bertzea bizi bizkor eta aurri handikoa. Aretoaren paretak karez zurituak, haien adornu bakarra zezenketa ale batzuk simetria handiz jar...
MEDIKUAREN GAU ILUNA Lola Sarratea Arratsalde apalean hartu nuen mandatua. Hurbilean bizi zen sendagile batek laguntza eskatzen zidan larrialdi bat artatzeren. Gertakizuna betiko gelditu da nire baitan. Udazkeneko ilunabar hits eta lanbrotsu bat zen, lañoa emeki egiten zen langartu eta hostorik gabeko lardaska idorretan malko distiratsuak uzten zituen. Herriko etxeak, hormak belzturik, lanbroaren poderioz handitzen zirela zirudien. Haize bolada zakarrak eguratsaren ura erraztatzen zuen, errezel bat nola, herriko etxe multzokatuak tximiniek ke da...
HILERRIKO AZA-LOREAK Pio Baroja Itzultzailea Lola Sarratea Herriko irteeran, eta errepideko ezker aldean kokatua, pisu bakarreko etxe zahar bat zegoan, non, hezetasunez belzturiko hormen gainean ageriko egiten ziren letra ilun batzuk, errotulu hauxe osatuz “ARDO SALMENTA BLASIDO” Hizkiak propiki idatzi zituen artistak haratago joan nahian, eta, ateburuan oilar bat lumak harro, gazi batek bihotz zauritua eta bi hanka gainean pausatua margotu zuen, hieroglifiko misteriotsua, haren erranahia ezin jakin. Etxeko atalondoa zabala ze...
Garrasi bat itsasoan. Egilea Pio Baroja. Itzultzailea Lola Sarratea. Egun osoan egin zuen euria leher, bihotz estutu batek malko gaitzak jario balitu nola ziren erortzen euri tantak , distiratsu airean altzairu erreflexu balira ur putzuetan ura jauzi eraziz. Egunak berea ea egina zuen; zerua ixten zuten odei ilunak arras baxu ziren , laino xume batek airea lurruntzen zuelarik. Lainoz inguratutako paisai batek badu harako antza bat tristezian murgildu arima batekin; lanbro fin horrek, ehun mehe batek nola, dena bildu eta ferekatzen duela e...
2022ko ekainaren bian Helduen EHUko Giza Zientzia titulua eman ziguten. Zeremonia atsegina eta polita izan zen. Lau urte elkarrekin egonak ginen, eta txango batekin bukatzea otu zitzaigun. Ez ginen oso originalak izan; Sizilia hautatu genuen. (Aspaldi zaharrean hainbat taldek egin nola). Feniziarrak eta grekoak. kartagotarrak eta erromatarrak. Arabiarrak eta normandiarrak. Aragoiko Koruak eta azkenik Garibaldik, uhartea Italiarako eskuratu zuenak; horiek denak sutsuki aritu ziren lurraldea bereganatzen. Emankorra du lurra Siziliak. Eguzki eta urak saritua. Sumendi batek ongarritua. Hainbat...
IL NOME DELLA ROSA UNBERTO ...