Ivan Ilich hil zen. Bere baitako bakardadean zendu zen Ivan Ilich. Bulegoan berria ukan zutenean lan kideek isilik gelditu ziren, “bera hil da, eta ez ni” pentsatu zuen banakoak. Bazegoen nor haren kargua hartuko zuena, eta kontuak egiten hasi zen; bertze gainekoak ere, ze, karguak lerroan eginen ziren mugitu. Alargunari doluminak ematera joan behar zuten, ekintza sozial desatsegin bat nola nahi ere, hor bukatuko zen dena. Azken egunak hil zorian, denboraren kontzientziarik gabe, leize ilun luze batean, atera nahi eta ezin. Ivan Ilich nekatua, minez, zaku belt...