Ivan Ilich-en herioa

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-07-15 11:09

Ivan Ilich hil zen. Bere baitako bakardadean zendu zen Ivan Ilich. Bulegoan berria ukan zutenean lan kideek isilik gelditu ziren, “bera hil da, eta ez ni”  pentsatu zuen banakoak. Bazegoen nor haren kargua hartuko zuena, eta kontuak egiten hasi zen; bertze gainekoak ere, ze, karguak lerroan eginen ziren mugitu. Alargunari doluminak ematera joan behar zuten,  ekintza sozial desatsegin bat nola nahi ere, hor bukatuko zen dena.

Azken egunak hil zorian, denboraren kontzientziarik gabe, leize ilun luze batean, atera nahi eta ezin. Ivan Ilich nekatua, minez,  zaku beltz batean trabatua, biziari eutsi nahi, eta ezin. Bizi! Bizi nahi dut! Arima ohituraka. Haurtzaroan murgildu zen, zoriontsua izan zen haurtzaroa, haran gorrien zaporea  dastatu zuen. Unibertsitateko urteak oroitzen arima matxinatzen zitzaion, bizi nahi dut! Oihuka. Aldiz, gorputzak herioari ez zion beldurrik, leizearen hondarrean argi txuri bat bertzerik ez zelako.

Ondoko gelan tea hartzen sumatzen zituen emaztea eta seme alaba. Portzelanazko katiluan koilara azukrea nahasten aditzen zituen. Bere familia, babestu nahi zuen, ez zitezen ardura, beti egin zuen nola. Ezkondu eta gutira egin zitzaion eztia mingots; galdutako bi umeekin oroitu zen; emaztearen atsekabe izaerarekin, haren beti ahal bideetatik gora bizi nahia, zorrak kitatu ezin. Ez zituen semeak, bere asmoak bete, jurisprudentziara zuzendu nahi izan zuen, baina, mutilak gimnasio batean lan egitea hautatu zuen. Alaba ezkontzeko zegoen, eta ezin izanen zuen elizara lagundu… Lanbro sakon batean semea ikusi zuen, emaztea ere negarrez, errukia sentitu zuen; ze ozer egin behar zuen sufrikarioa ekiditezko, ez zituen atsekabean ikusi nahi. Lehen bait lehen hiltzen bazen hobe. Alabaren eskua burua laztantzen sumatu zuen eta instante hartan argia ikusi zuen, eta gozo, bakean harantz abiatu zen. Ez zen herioa, argia zen.

Bukatu da, erran zuen norbaitek.

Ivan Ilich-ek entzun zituen hitz horiek, eta Bukatu da herioa. Berekiko erran zuen. Ez da existitzen herioa. Arnasgora egin, eta azken hatsa eman zuen.

Lola Sarratea 2020ko maiatzak hamahiru.


Utzi iruzkina: