Garat bere garaian

No profile photo Doike! | 2020-07-15 11:12

Joseph Garat Hiriart 1749-1833. Ustarritzen sortu zen, politikoa, diplomatikao, epai ministroa, kazetaria eta filosofoa.

“Allons, enfants de la patrie, le jour de gloire est arrivè.”

Frantziako iraultzak mundua aldatu zuen. Apezeria eta Jauntxoen gainetik, Herriak, hau da Hirugarren Estatuak hartu zuen jabegoa.

1789ko abuztuak laugarrena zuen eta Versailes-ko pilota lekuan bildu zen “Assamblèe national Constituante” deiturikoa, non, Hirugarren Estatuaren partaideek sutsuki eztabaidatu zuten.  _Liberté Liberté Liberté _  Noailles-ko kondea oihuka: Denak berdin, aitoren semeen ordezkaria naiz, eta Hirugarren Estatua onartzen dut. Eta jarraian Aiguillon-koak, nik ere, izan daitezen gizon guziak libro eta berdinak; _ Egalité EgalitÉ Egalité. _ A! ze akelarrea. Nobleak, apezak, herriko semeak, ileordeko irineztatuak hegan, paparrak airean, elkar besarka,_ Fraternité! Fraternité! Fraternité_,  algarara xarmantan.

 Garat  anaiek   euskaldunak izanik hasieran suharki  hartu zuten iraultzaren sorrera. Beraz ez zuten abantaila handirik ikusten, ze, Euskaldunak denak ziren libro eta legeen aurrean berdin, eta elkarbizitzaren arauak batzarretan herrikideek  hartzen zituzten;  jauntxo edo apezik gabe.

Abantaila partikularrak, zein eskubide kolektiboak ezabatu behar dira;

Le Guen de Kargall bretainiar kondeak  ozenki oihu egin zuen. Txaloak!  Artois-koak, Lanquedok, Normandia, Alsacia-akoak… txalo!, txalo!, txalo!. Garat anaiak elkarri beha gelditu ziren. Ni, Borgoniako ordezkaria nire lurraldeen abantailei uko egiten diot batasunaren mesedetan…

Frenesi erdian Uhart  Zuberoako ordezkaria lehen aldiz mintzatu zen. Ez dira euskaldun abantailak, gure bizimodua baizik, elkarrekin dostatutako bizi modu bat, ez gara inoren morroi, beti danik  gure buruaren jabe izan gara, eta horrela nahi dugu jarrai. Ozenki azaldu zuen.

 “Kanpora! Kanpora! Kanpora! Sasi iraultzaileak! Kanpora!” Oihu artean utzi zuen bilera Zuberoako ordezkariak.

Aterako bidean, Garat zaharrenarekin trabatu zen, eta begietara zuzen beha. _Hik zer diok? Bota  zion. Ondoan zegoen Garat gazteak._ Gu iraultzarekin gaituk_. Erantzun zion._ Voltaire eta Diderot hainbertze leituz zuen herria atzendu duzue, hobe Biblia irakurri bazenute._ Erantzun zien saminki Zuberoatarrak.

Garat anaiak Josept eta Dominique Lapurdiko Ustarrizko biltzarraren ordezkariak ziren, liberalak eta kultuak iraultza giroak harrapatu eta Frantziako  konstituzioa 1791n sinatu zuten, ez ordea Zuberoako Uhart ordezkariak, ezta Benafoarroakoek, ze garaian ez zen Frantziako lurraldea, Nafarroako Erreinua baizik, laster Frantziak irentsiko zuena.  Konstituzioaren    hamargarren artikulua  onartuko zen.   Ipar Euskal Herriak betiko galdu zituen berezko eskubideak.

“ … herrialde eta probintzien eskubide berezi eta abantailak ezeztatzen dira, atzera egiterik gabe, batez bat eginen dutelarik Frantziako biztanle guzien eskubideekin”.

1791n Iraultzaren lehen konstituzioaren zirriborroa presaka eta hausnarketa sakonik gabe sinatu zuten Ustarrizko Biltzarraren ordezkari ziren Garat anaiek, Ustarritzko  Biltzarrak biziki protestatu zuen. Gero, 1790n Frantziako mapa administratiboa berritu eta 83 departamendutan berrantolatu zuten estatua. Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak eta Bearne “Département des Pyrénées Atlantiques” deiturikoan batu zituztelarik. Aldi honetan bai, Ustarrizko Biltzarrak babes osoa eman zien Garat anaiei; eta hauek sutsuki egin zuten aurka; konbentzio osoz  defendatu zuten Euskal hiru Herrialdeak departamentu bat osatzeren alde.   Domonique Garat anai zaharrena izan zen beligeranteena, lurralde batean hizkuntzaren garrantziaz mintzo zena bilkuran; ea lintxatu zuten.  Honek Euskal Herriarentzako “Terreur” garaian ondorio latzak ekarriko zituen, euskaraz mintzatzea sasi-iraultzaletzat hartzen zen, eta hainbat herri hustu zituzten, bertako biztanleak bertze herrialdetara deportatuz.

1794n …”eta fanatismoak euskara du mintzo”  irakurtzen ahal zen toxten batean.

Agindu batek, aristokratak eta fanatikoak talde berea sartzen zituen.

1794ko martxotik urrira Frantziako Armadak Lapurdiko kontrola hartu eta hiru bat mila lagun deportatu zituen, mila eta bortz ehun hildako utziz. Gazte anitz izan ziren hegoalderako bidea hartu zutenak, edo Ameriketara joan zirenak; Sara, Itxasu edo Askain gisako herri ttikiak era bat hustuz.

Josehp Garatek  bere herriari huts egin ukana  ez zion inoiz bere buruari barkatu, ez zuen gainditu. Politiko trebea zen eta Frantziako Iraultzan garrantziko postu handiak ukan zituen.  Justixia ministro izanik, 1792n  Luis XVI hiltzeko agindua sinatu zuen. “Terreur”  pean atxilotu zuten, bi hilabete egin zituen espetxean, eta Robespierren laguntza baliatuz aske utzi zuten. “terreur”  egoeraren aurka egin eta Robespierre (lehen, bere salbatzailea) erortzen lagundu zuen. Gobernua bi kamerek osatzen  zuten.  “Consei des Cinq-cents”  parlamentua; eta “Conseil des Ancies”  senatua. Parlamentuak aukeratzen zuen senatua, zein, botere legegile  zen. “Diretoire”pean Garat “Conseildes Ancienes” senatari Napoleon-n mesedetan izendatu zuten; ezaguna zelako bere militarraren aldeko joera, eta 1794ko estatu kolpearen aldekoa: beti zuhur, neurritsu, azpilanetan trebe: Hau da, politikoa zen Josehp Garat.

Herritar argidotar hori, nire atseden aldia bukatzear, Senatuari bertze hiru ilbeteko luzamendua eskatzea otoi egiten dizut… 

Hola hasten zen  Josehp Garrat jaunak Napoleon-i Ustarritzetik 1802n idatzi zion  eskutitza. Napoleonek aintzat hartzen zituen Garat Jaunaren hausnarketak, sarritan eskatzen zizkion txosten juridikoak, edo Inperioa bereganatzen ari zen herrialdeen informeak. Egoera profitatuz, Euskal Herriaren berezitasunaz mintzo zitzaion  Emperadoreari, eta, ongi azaldu ere. Lerroz lerro, erauzi zizkion zertan zetzan apartako hura.

Bere bizimoduari gotor eutsiz, orain dela lau edo bortz mila urte nola, bizi dira euskaldunak; inguruko aldaketen  eragin guti dutelarik; erlijio kiristionak berak ere, naiz eta fedea eman ez die izaera aldatu. Inprentak Europa osoan bezala liburuak ekarri ditu, baina ez du haien izaeran eragin zuzenik ukan. Mundu Berrian zehar ibili eta hainbat aurkikuntzetan aitzindari izan dira, beti bere herrira itzultzeko. Erran dezagun zibilizazioaren baitan galdu eta irabazi egiten dela; euskaldunek guti irabazi eta anitz galdu dute; Iraultza bera ere gainetik pasa da, deus guti ulertu dute, eta  berean gelditu dira.

Herritar Jaun Argidotar hori, badakit herrialde hau kantoi ttiki bat bertzerik ez dela, eta gure begiradak Franzia eta Europa osora zuzendu behar ditugula: baina, gizakiari egiten zaizkion onurak ez dira behin ere hutsalak, eta hemen, idazten ari naizen txoko xume honetan badira gauza eta gizonak, nazio handi baten etorkizuna eskuan daukanaren tresna preziatuak izaten ahal direnak.

Urrikia kario ordaintzen da. Axular.

1804ko  abenduaren bian, Napoleon eta Josefina  Enperadore  koroatu zituztelaik zortzi mila herritar ziren gonbidatuak Notre Dame katedraleann. Josehp Garat eta bere emaztea, haietako bi. Emaztea euskaldun etxekoandre izanik, dotore, baina zuhur, senarra, paparrean “Legion D´honneur” domina ageriko.  Patuaren ironia beraz iraultzarena,  erregea  gillotinara eraman  zutenek,  errege berri bat koroatzen. Zeremonia luxuzkoa eta luzea izan zen; Josehp Garat bere baitan murgildu zen, eta urrikiaren harra bizirik sumatu zuen.  Hainbertze maite zuen bere Euskal Herriari eta iraultzaren printzipioei  huts egin izanak, ez zuen bere buruarekiko nahi zuen prestigioa hobetzen.    

Guillermo Humbolt, hizkuntzalari, antropologo eta ikertzale ospetsua zen. Bi alditan Euskal Herriran egona zen eta euskara ikasi eta sakonki aztertu zuen; antropologo eta hizkuntzalari zenez, biziki interesatu zitzaion euskara; hizkuntz perfektua eta bizkorra; zaharren artean zaharrena; arioa baino lehenagokoa zela erran zuen._ Euskaldunek beren hizkuntza, izaera eta lurraldearen ezberdintasunaren kontzientzia dute._       

Euskararen jatorriaren misterioa argitu nahian teoria berezi batzuk garaian argitara zituzten; Astarloa edo Larramendik aribidez, aspaldi zaharrean kokatzen zuten euskara, imajinazio handiarekin batzuetan, gizakiaren sorrerarekin bat eginez. Bazen teoria edo uste nahi bat indarra hartu zuena; fenizioarena, euskaldunak jatorriz ziren fenizioak. Josehp Garatek ideia honi eutsi zion. Garat intelektual ilustratua zen; Humboltekin harreman zuzena ukan zuen eta euskararen garrantziaz gabetu zen.  Napoleonek Euskal Herriari buruz informe  bat eskatu zionean aintzadari bat izan zen, ze ikastolen beharra azpimarratu zion Enperadoreari.

 Heredoto-k bildutako tradizio zaharrean euskaldunak kantabroak dira, fenizioen ondorengoak…

Lapurdiko euskaldunak Gipuzkoako euskalduna ulertzen du, Zuberotarrak bezain ongi. Hizkuntza bera delako Pirinio bi aldetan…

Espainiako eta Frantziako euskaldunak denak dira nobleak, euren ohitura eta legeetan datzalako. Harrigarria egiten delarik zazpi kantoietako biztanleek bat egitea asmo horretan…

Iraultza baino lehen mugaren bi aldetako euskaldunak, naiz eta ez jakintsuak izan, denek zekiten leitzen eta iskiriatzen…

Komenigarria  izanen zen euskera irakastea eskola publikoetan… 

1807n Naploleonek Espainia inbaditzeko plangintza prestatzen ari zen, eta  Erbehereak inbaditu zituenean eskatu zion  bezala, Euskal Herriari buruz informe globala, zientifikoa, historikoa eta kulturala  eskatu zion Josehp Garati. Naiz eta Parisen bizi, senatariak ongi ezagutzen zuen Euskal Herria. Egin zuen txostenean zehatz eta sakonez lerrotu zituen euskaldunen izaera, hizkuntza, eta giza antolakuntza; itsasoarekiko zaletasuna eta arrakasta hainbat aurkikuntzetan; nola, aisialdia bertsotan igarotzen zuten ere. “Fenizia Berria” estatu berria  Frantziako Inperioaren barnean sortzea eskatzen zion; estatu euskaldun bat, hegoaldeko lau herrialdeak (500 mila biztanle) eta Iparraldeko hiruak (250 mila biztanle) batuz. Testua aberatsa da; herri ttiki baten handitasuna ongi islatzen du.

 Testua irakurtzeko,Darricau,France, et labourd. 

1815n Napoleon erori zen, Europa osoak hertsatu eta senatuak bere aurka konplot bat egin zuen, non, Garat bera, barnean zegoen. Enperadorea kargugabetu eta Elba uhartean konfinatu zuten, eta Luis XVIII Borbontarra  koroatu. Ehun egun geroago uhartetik ihes egin eta itzuli zen Napoleon. Erregeak ihes egin zuen eta Enperadoreak garbiketa hasi zuen. Berriz ere buru iraulketa; Josehp Garati bizia barkatu zion Napoleonek, naiz eta jakin bere aurka egin zuela Senatuan; non,  inoiz  sartzeko debekua egin zion.  Josehp Garatek Euskal Herrian egin zituen  azken urteak euskal kulturan murgildurik.

Iturriak: Euskal Unibertsitatean Unai Belaustegiren klaseak.

Euskal Zaindia

Wikipedia Lapurtarren deportazioa. Frantziako-iraultza-Euskal Herrian

La alternativa Garat. Iñigo Bolin


Leave a Comment: