ARTANZUTEKO ZUBIA

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-09-16 10:36

ARTANZUTEKO ZUBIA

Artanzuteko zubian igela

Hiru emakume Azkurreta aldera

Bat lehendabiziko aldiz

Errekaren doinua ikusmindun

Bi, aspaldiko eskarmenta bizkarrean

Zangoak gogor nostalgiaminez

Gizaldi erdi baten oroimenak lainoturik

Bideak larrak hartuak

Gaztaina ondoak higertuak

Pagoak handituak

Iretzeak gorri

Han hemenka ontto bat

Zapel handi eta zaharkitua

Azkurreta aspaldi zaharreko baserria

Leinu bizkorren sorlekua

Egun bere gisa utzia, oraindik horma zutik

Behi toki.


Utzi iruzkina: