PIO BAROJA

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2021-02-19 19:50
1

 

                                           

                                               PIO BAROJA

 

Pio Baroja 1872ko  abenduaren 28an  Donostian sortu zen, eta 1956ko  urriaren 30ean Madrilen zendu.

Familia ikasia zen berea eta editore eta kazetaritzan jardunetakoak, eta 17 urterekin aldizkarietan argitaratzen hasi zen.  Bokazioz zen idazlea Pio Baroja. 

Medikuntza ikasketak egin zituen. 1896an Zestoako landa mediko postua libre gelditu zela jakin  eta aurkeztea erabaki zuen. Bi ziren aurkeztuko zirenak, eta euskara jakitea baldintzetako bat izanik postua lortu zuen. Ez zuen urte bat bete, eta Zarautzeko postu batera aurkeztu zen, lortu bazuen ere bertan behera utzi eta Madrilera joan zen. Familiaren okindegi bat bere gain hartu zuen, baina denbora laburrean. Idazteri ekin zion, laster izan zen ezagutua. Bidaiant nekaezina, garaiko filosofo eta intelektualekin harremanak izan zituen, eta bere lana handia izan zen.

1936an Beran Itzea jauregian uda ematen ari zela, Almandoz-tik lagun batekin bazkaldu eta Berako bidean, Mugairen reketeak atxilo egin zuten, militar baten laguntzarekin aske utzi zuten eta ikaraturik ihes egin zuen Frantziara. 1940an itzuli zen.

Castellanoz idazten zuen euskaldun bat zen Pio Baroja. Oso zehatza, adierazkor laua, xehetasunetan galtzen ez zen idazlea. Irakurtzeko atsegina. Narratzaile pare gabea. Bakailaoa pil-pilean kutxinatua jaten nola txegosten dena.

 

                                        ERTUBIKO DAMIA        

Duela urte anitz- erran zidan Igantziko sendagileak-  Urruñako bestetan  joan nintzen Daskonaberretarrak bisitatzera, herri honetan bizi diren nire lagunak hain zuzen.

Gonbidatu ninduten beti bezala, bazkaltzera. Bazkaria ederra, ausarkia izan zen, eta urdail hirukoitza duenarentzako aproposa. Xarmantki jan, edan eta abestu egin zen. Apez gaztetxo bat neukan mahi kide, eta bazkal ondoan, digestio egiten laguntzeko, Donibane Loizun aldera ibilaldi bat ematea proposatu ninduen.

Baietsi nion; etxetik irten, eta errepidea oinez hartu genuen.

Apeza atsegina egin zitzaidan, adeitsua, pozkorra, tolerantea; Sarako organista zen, eta Duhalde Harismendi zuen izena. Herri bateko apeza baino, hiri handi bateko abade bat ematen zuen; hemezortzi garren mendeko abade jantzi eta atseginen ondorengo bat.

Duhalde Harismendi bere historia lanez mintzo zitzaidan, aitzina eramateko aurkitzen zituen zailtasunez, eta euskaldunen buruzko digresio antropologikoak  interesatzen zuten.

 

Txango bat aitzaki idazleak eramaten gaitu garaiko euskaldunen giza antolakuntza ezagutzera.

 

Urruñatik Donibane aldera errepidean gindoazela, Urtubiko gazteluaren aitzinetik pasatzean, Duhalde Harismendik, horrela erran zidan.

-Hortxe duzu Lapurdin ditugun gutxieneko gaztelu bat. Gaztelu hau, eta Saint-Peekoa dira herrialdean gelditzen diren bakarrak.

-Baina, honek berria ematen du- adierazi nion nik.

-Bai, gaztelua sarritan eraitsi eta berreraikia izan da, beti jatorrizko oinarrien gainean. Mila eta ehun eta hirurogeita hamarrean, agertzen da gure kroniketan gaztelu bat Urtubin; hamalau garren mendean  Tohomas Carteren katalogoan aipatua da, Urtubitarren dorre gotorra. Hamasei garren mendean, Sancho Leiva-ren aginduz espainolak Frantzian sartu zirenean,  dorre hau eta bere etxaldea  erreak izan ziren. Gelditzen den antzinako eraikinaren  arrasto bakarra, iparraldeko horma hau da, huntz hostoz betea.

-Eta, Urtubitarrok  jauntxo feudalak ziren?

-Galde egin nion abatari.

-Ez, euskaldunok ez dugu egundaino feudalismoa onartu. Euren eragina adiskide eta jendakien  eskutik zetorkion, Urtubitarrek bazuten eragina Espainian, eta, egun desagertu den, Bidasoa ondoan eraikitako dorre baten  jabegoa oinordeetatik  zegokien.

 

Errealismotik baino espresionistatik hurbilago du azaltzen sorginkeria eta erlijio sineskeria. Betiko amodio korapilatsu baten bidetik eramanez.       

 

 

-Bai, lurralde honetan beti egon dira sorginak. -Erran zidan Duhalde jaunak- Eta, harrigarriena, sorgin-gune anitz elizetan zeudela. Urdazubiko eliza, Donibane-Lohizunekoa, Espiritu Santu Larrungo baseliza, eta hainbat bertze erlijio egoitza, izan ziren sorginkeri eragin gunea.

-Eta, zertan zetzan sorginkeria hau?- galdetu nuen nik.

-Ba, ez dakit. Txosten batzuk  irakurri ditut, horien artean Logroñokoa, Llorete-ren,  La Historia crí tica de la inquisición  eta Donibane-Lohizunekoa, non, Pier de Lancre-en  Cuadro de la inconstancia de los malos ángeles y demonios   liburuan zehazki aztertzen da gaia, baina,  ezin izan dut argitasunik lortu. Bazeuden zalantzarik gabe erritu hauetan antzinako sinets zeinu batzuk, Bearne-tik etorritako aztikeriekin batera. Prozesua anitz iluntzen duena dudarik gabe, Espainia eta Frantziako epaileek euskara ez jakiteak, eta epaituek gaztelera eta frantsesik ere.             

-Ba, horrela gauzak, zaila izanen zen elkarri ulertzea.

-Ba pentsa, epaile sineskeriatsu eta zorrotzak, astakeria itzelak ontzat hartzen, eta epaituak, ikara larrian, edozein gauza aitortzeko prest erruki zintzaten.

-Bai; ulertzekoa da,  arazoa nahasia gelditu izana.

 

 

Naturari gorazarrea egiten dio, bere osotasunean hartuz; non izarrak, ilargia, apoak, sorginak… elkarrekin dantzan jartzen dituen.

 

 

Ilargiak gaua argitzen hasi zuen, baso eta belaiak ekaitz baten modura pasatzen zituelarik. Sorginak iskinetan haizezko aizkorak eskuetan; zakurrek  zaunka gibeletik;  Goiburu danborrariak, doinua hautsiz giroa egiten zuen apartakoa. Mendi gailurretan sugar gaitzek urteko solstizioa gurtzen zuten.  

Gaua umela eta goxoa zen, zeru gangan izarrak lasterka zebiltzan. Inoizka apo baten txistua entzuten zen, eta urrunean hontz araldien  kexu tristea.

 

Lola Sarratea

2021ko otsailak 16

                                                                                                          

 

 

 

kanakonea@hotmail.com 1600960187972

https://booktegi.eus/liburua/151/lolita-lola-sarratea 2021-02-19 19:54 #1

Castellanoz idazten zuen idazle euskaldun bat zen Pio Baroja


Utzi iruzkina: