udaberria amesten

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-10-28 18:11
1

Udaberria amesten

 

Lore koloretsuekin amesten nuen

maiatzean loratzen diren nolakoekin

belai berdeekin

eta, txorien kanta alaiekin

 

Eta oilarrek kikirriki egin zutenean

ireki ziren nire begiek;

ilun, eta hotz egiten zuen

teilatuetatik beleen karrankak heldu ziren.

 

Leihoetako beiretan

nork margotu zituen hosto horiek?

bar eginen al diozue

neguan loreak ikusi zituenari?

 

    Schubert-n “Udaberria amesten kantarekin oroitzen, hasten du Byung Chul Han-ek bere gorazarrea  Ama-lurari. “Negu bidaia” Wilhelm Mûler idatzi olerkiak, Frantz Schubert-ek musikatu zituen, 24 denetara, ” 3-11 Udaberria amesten” haietako bat izan zelarik.

 

    Byung Chul Han filosofoa 1958n Seulen sortu bazen ere Alemanian hezi zen. Modu liriko, eroso eta atseginez irakurtzen den idazlan honek, Ama Lurraren azalean murgiltzen gaitu. Lan aberatsa da, hainbat filosofo, olerkari eta musikagileen lanak gogora dakarzkigu.  Filosofoak baratzea lantzen hasi eta metafora nola,  gizakiaren zera zuritzen ahalegintzen da. Baratzeak bere denborak dauzka, etekinak lortzeren itxaron sasoiak, premiarik gabekoak, hausnarketa iradokitzen digun egonaldiak. Naturaren boterea igarri ezina denez  gizakiaren askatasuna mugatzen du. Ama Lurra magia eta misterio bat, ezusteko bat da. Etekinak lortzeren soilik erabiltzen badugu suntsitzeko bidean gaude. Ordenagailu pantailaren neurria mugatzen badugu, gure betiko etxe bakarra denez, umezurtz gelditzeko zorian geundeke.

 

Byung Chul Han-k  Immanuel Kant gogoan jorratzen ditu liliak, astiro, azken etekinen baino, haien kontakizunean garrantzia jarriz. Landareen bizitza ziklo eta lilien kolore eta lurrinen bizi pozari doinua ematen dio egileak. Eta, Hiperión errezitatzen hasten da /Zeruko lore bati Ama Lura deitzen diogu, eta zeruari biziaren baratze etengabea/   Hausnartzen jarraitzen  du; adar iharrak udaberrian kimatzen dira, biziberritu eta loratu egiten dira. Zergatik ez zaio aitortzen gizakiari mirari zorioneko hori? Zahartu eta zendu egiten da. Zimeldu eta usteldu.

Georges Moustaki. Il y avait un jardin.

Kanta hau altzairu artean sortu

eta hormigoia betuna eta asfaltoa artean

bizi diren haurrentzako da

 eta, inoiz  ez dute jakinen

ama lurra baratze bat izan zela.

 

 

 


Utzi iruzkina: