ARTZAIN ZAKURRA

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-11-28 13:55

                                                            ARTZAIN ZAKURRA

Sapiens  zutik jarri eta ibiltari hasi zenean otsoak jarraitu zion, uzten zituen jaki hondarrak profitatuz. Gero gizona sedentario egin zen, eta hasi zen animaliak etxekotzen, eremuak zerratu egin zituen, otso, azeri eta hainbat harraparirengatik   zaintzeren.  Otsoa izan zen inguruan emeki laketzen hasi zena. Haien umeak izan ziren lehenak, anitz maite zituelako gizakien janari hondarrak. Handitzen zihoan heinean bere egin zuen etxaldea, eta bertze otsoetatik  sutsuki defendatu. Sedentario egin zen bera ere, eta itxuraz aldatzen hasi zen. Gizonarekin komunikatzen den animalia bakarra, beti nagusiaren keinu eta erranetara, haren begizko.

Artzain zakurra, txakur goxoa da, alaia eta jostalaria. Ardi gisako ilea lortu du; zuria ala beltza, ardiak diren nola. Ongi ikasia bada, etxeko ardiek zaindu eta aldeztuko ditu, baita bere biziarekin ere. Nagusia eritzen bada bere ondoan egonen da sendatu arte, eta zentzen bada, doluminetan negar eginen du.              


Utzi iruzkina: