ZAKURTXOA

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-10-10 11:58

ZAKURTXOA

Bizi mugan denbora galtzea bizia galtzea da, ez baitago denborarik galdutakoak berreskuratzeko. Sogile bihurtu naiz, gizarteak hartu duen bidea jarrai ezin. Etxean erdi isolaturik, leihotik begiratu bertzerik ezin egin. Betiko paisaiak asperturik.

Gizon bat txakurtxo batekin pasioan egunero, herrian berria da, ikusmina sortzen dit. Zakurtxoa ttiki ttikia eta txuria, propiki orraztua eta apaindua. Nor ote pertsonai hau? Pentsatzen gelditu naiz. Atso sudur luze nola eskailerak jaitsi eta kalean hurbildu natzaio. Gizonak Madrilgoa dela erran dit, etxe bat herrian  erosi eta gure artean bizitzera etorri dela. Erausian garela, zakurtxoa hanka tartean trabatu zait mimoso, laztandu dut eta Chanel lurrina eskuetan gelditu zait.    


Utzi iruzkina: