MUSURIK GABEKO EGUNAK

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-09-16 10:38
1

 

MUXURIK GABEKO EGUNAK

Muxurik gabeko egunak

Ferekarik gabekoak

Gibelat utzitako egunak amesten

Itzuliko ez diren egun haiek

Mundua ttikitu da

Etsi dira bideak

Mendi eta itsasoarenak ere

Gaueko harrabotsa isildu da

Hiriak dira mututu

Amoranteak sasi saltoka dira elkartzen

Eguzkia beheititu eta

Itzalak luzatu dira

Galduak goaz

Deus gabe biluzik

Heltzeko eskurik gabe

Muxurik gabeko egunak

Ferekarik gabekoak

Gibelat utzitako egunak amesten.


Utzi iruzkina: