BIZIMIN

kanakonea@hotmail.com 1600960187972 Doike! | 2020-09-19 21:03

                                                       BIZIMIN

Atzendu gabeko bideak

Beti zugan daramate

Noizbait nirean sartu zinen

Nirekin zaitut geroztik

 

 

Bizi mugan bizimin, Ile urdin eta aurpegi zimur, sei hilabete ea isolaturik izurritearen beldur.

Donostiako Zinemaldia, nire urteroko zita, azken berrogei urtetan  hutsik egin gabe, aurten ez dut profitatzerik ukanen. Ez dakit nolakoa izanen den aurtengoa, sarrerak internetez atera behar direnez, ez da ilararik izanen, lagun arteko eztabairik; aspaldiko lagunekin besarkadarik; ogitarteko bat hartzeko egin behar ziren lasterrak eta bultzadarik ere.

Donostiako Zinemaldiaren magia kaleetan egoten zen. Era bat aldatzen zuen hiriaren itxura Zinemaldiak; alde guzietako zinezaleek kaleak betetzen zituzten, hiriari internazional kutsu bat emanez.

Aurten aurkezten diren lanak gero ikus ahalko dira, itxaron egin behar.

Isolaturik egoteak badu berea, egunak hogeita lau ordu ditu, eta bete egin behar dira. Niri hausnarketarako bidea eman didate.

 

Ama lurra eri, birikak zikin, berotua, egarri. Gizakiaren erasoei aurre egin beharrean, matxinatu egin da. Aspaldi zaharrean dinosauroak ugaldu zirenean desager erazi zituen, Ama Lurraren oreka gal ez zedin. Horra nola sortu zen gure espezie;” Homo Sapiens” pentsatzeko ahalmena daukan animalia bakarra, pausoz pauso Ama Lurra menean hartu eta haren onura guziak bereganatu eta bere nahian banatuz, justizia gabeko  mundu desatsegin bat egitea lortu du “Sapiens” delakoak.  Ase ezina Ilargia oinkatu eta bertze planeten bila babil.

Batean Txinan birus espezie berri bat sortu eta planeta hankaz gora jarri du, istant batean nor bere etxean sartu eta  mundua gelditu egin da. Zientzia ikaragarri garatu du “Sapiens” delakoak, baina, birus espezie berri honek bere tokian jarri du. Badirudi Ama Lurra asertu eta erritan ari zaiola.  


Utzi iruzkina: