ALDERRAI
ALDERRAI
Idazlea Pio Baroja
Itzultzailea Lola Sarratea
Gauak harrapatu zituen eta geldi aldi bat egin zuten mendi zintzur baten sakonean, bi aldeko mendien gailurrak hurbil ziren elkarri musuka ari baziren nola, tarte mehar bat izarrez betea ageriko egiten zelarik.
Bi ikaragarrizko harrizko horma haien oinetik errepide bat sigi-saga erreka baten jario nahieran zioan, gero, zabaltzen zena presa baten eraginez, non, ura handitu egiten zen.
Gau ilunean, erreka zen beltza eta hegia zuhaitzez hornitua zegoenez, leize sakon baten atea ematen zuen, eta, han beltza arras beltzaren sakonean burzuntz erraldoi batzuk nabari ziren mendiek sartzen uzten zuten argi pizarren eraginez. Mendi arrail batean irentsia, harriak erroizten ziren ezponda baten ondoan borda bat zegoen, eta familiak han hartu zuen aterpe.
Ibiltariek babesteko ipar aldeko lekuetan bide ertzetan izaten diren borda horietako bat zen. Kinkilari, galdaragile, ijitoak, lanik gabe beti ibiltari zirenak aterpetzen ziren han.
Emakume bat haurra besoetan, gizon bat eta mutiko bat zen familia. Emakumea zalditik jaitsi, bordan sartu eta harrizko banku batean eseri zen haurrari titia emateko.
Gizonak eta mutikoak zaldiari zama kendu eta bordan sartu zuten, zaldia zuhaitz bati lotu eta belar batzuk bildu eta eman zieten, gero egur batzuk bildu zituzten, sartu zituzten bordan eta su bat biztu zuten.
Gaua hotza zen, meaka hartan, bi medi artean haizeak gorki jotzen zuen, elur maluta eta ur tanta batzuk ere.
Emakumeak haurra elikatzen zuen bitartean, gizonak gozoki kendu zion busti zitzaion estalkia eta suaren ondoan jarri zuen idortzen. Gero, bi makil zorroztu eta sartu zituen lurrean eta bertan jarri zuen bere estalkia haizea ekiditeko.
Sua handituz joan zen eta haren garrak argitzen zuen aretoa, hormetan norbaitek ikatzez egindako marrazki eta hizki latzak ageri ziren.
Gizona nahiko ttattara zen, argala, bizar eta mustatxa gabea; ematen zuen bere bizi zantzu osoa begietan zeukala, ttikiak, beltzak eta arras biziak zirenean
Emakumea polita izan zitekeen ez bazen hain nekatua. Bere gizona behatzen zuen etsipenez, gizon hura, erdi berritsu, erdi titiritero, ulertzen ez zuena, baina ala ere maite zuena.
Hirurak hasi ziren jaten, sardina zaharra ogiarekin. Gero gizonak makutu batetik manta bat atera eta emakumea estali zuen. Aita semea lurrean etzan eta lo gelditu ziren. Haurra negarrez hasi zen, amak goxo-goxo kulunkatzen hasi zen umea.
Handik gutira ohatze inprobisatuan denak ziren lo, lasai, zoriontsu beraien bizi nomada eta librean. Kanpoan, haizea murmurika, auhenka eta ziztuka amarruz amildegian. Errekak bere baitan kexa tristeak murmurikatzen zituen, eta errotako putzuan ur apartsuek sinfonia arraro eta maiestatetsuak igortzen zituen.
Biramenean goiz, emakumea umea besoetan zaldiz; aita eta mutikoa abiatu ziren, urruntzen hasi ziren denak, urruntzen, alderrai, urrunean galdu ziren.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: