KAZIKISMOA
KAZIKISMOA
Nire bilobak historia ikasi eta antropologia master bat egiten ari da. Asteburuan bisitan etorri zait eta ni pozik.
_Amatxi zer da kazikismoa?_ Galde egin dit.
_Erdi Aroko giza antolakuntza bat. Baino, oraindik dirau…
_Amatxi, zer diozu?
_Bai, maitea, bai, kazikismoa matxismoa bezala oraindik dirau.
_Konta iezadazu.
_Hurbileko kontutxo bat kontatuko dizut.
ZELATARIA
Erregea, jauntxoak eta ijitoak eta agotak; erregen aginduetara ziren jauntxoak; jauntxoek miatzaileak zituzten herria zaintzeko. Herri bakoitzak zeukan bere miatzailea. Miatzailearen eragina ikaragarria zen. Kazike bihurturik etxe xumeen teilatuaren hegalak neurtzen zituen, haren pean ez zezaten zerba edo aza bat landatu. Lur komunala zaintzaren. Ongi adierazten du bailatako legeak: edonork, lur komunalean asto bat lotuz gero, bailara osoko onurak arriskatzen ditu.
ATAKA BAT
Kazikearen etxaldea aberasten da. Ataka bat egin, ataka batek bidearen eskubidea ematen dio. Eta ez dago inor bide hura oztopatzea ausartuko duenik. Bidearen ingurua inork erabiltzen ez duenik, udalari eskatuko dio bahimena lur saila hartan haritzak landatzeko. Eta horrela etxaldearen ingurua oihan bihurtuko da.
Kazikeak ez dauka alde politikorik, beti boterearekin. Eta herrian berezko boterea daukanez, gobernuak botere hura profitatzen du. Hala edo nola zinegotzi bakarren bat bereganatzen du beti. Herri batzarrak maneatzen ditu eta beldurgarrian izan daitezke; aginteek eta herritarrek bertze aldera begiratzen dutelarik.
OMERTÁ
_Ze izen polita omertá, zer erran nahi du?
_Isiltasuna! Ilun beldurgarria! Siziliatik dator, han sortu baizen mafia. Ingelesak eguzkia profitatuz, irlan lurrak erosi eta zitrikoak jarri zituzten, eta lekuko kazikeak ipini zituzten landaketak zaintzen. Nagusia urrun, kazikeek nahi zutena egiten, ikaragarri aberastu ziren eta herria mutu eta itsu. Omertá ezarri zuten.
_Bai, baina denak isilik? Gehiegizkoa irudi zait amatxi!
_Badago herri kondaira bat ez dakidana egia den, baina, baduena berea. Behin, Mussolini hauteskunde kanpaina batean Palermora joan zen, ez zen nonbait kazikeen gogokoa eta inor ez joateko agindua eman zuten kazikeek. Palermoko plazan ea bakarrik aurkitu zen Mussolini. Kazike guziak atxilotzeko agindua eman zuen, baino kazike gehienak ihes Chicagorako bidea hartu zuten. Eta han mafia sortu.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: