ROSALIA DE CASTRO

ROSALIA DE CASTRO Doike! | 2026-09-25 08:16

                                                      ILARGIARI

Ze klarki, zuri eta garden

argitzen duen ilargiak

gaurko gaua!

Xalotasun kandida nola,

 orbanik gabea.

Dena duzu ikusten, hilkor guziak,

munduan bizi diren denak,

haien minen lasaitasun bila

zure argi zuria eskean.

Batzuk min kontsolagarri,

bertze batzuk zurekin dastatzeko

altxapeko  abenturak

eguzkitik ihes, lekuko salatzaile.

Ni lastozko ohatzean,

zu arrosa eta lumazkoan,

egia zion erran zuenak, amildegi bat

 dagoela nire miseria eta zure fortunaren artean.

 

2026ko Abuztuak hamabi zituen eta eklipsea Galizian ikusi nuen, ederra izan zen. Rosalia de Castrori olerki batzuk ebastea ausartu naiz.

Pontevedran egun batzuk igaro nituen joan den abuztuan. Mendian etxetxo batean,  larunbatean jaitsi nintzen herrira, merkatu ttiki bat zegoen, eta janari, arropa, ontzi eta trasteriaren artean liburu zahar saltzaile bat aurkitu nuen. Rosalia de Castroren bi liburu erosi nituen, bat galegoz, bertzea espainolez. Ezusteko aurkikuntza bat izan zen. Bero ikaragarria egiten zuen, eta hantxe pikondo baten azpian, eltxo janari, “En las Orillas del Sar” irakurri nuen. Harrapatu ninduen. 

                                       

ROSALIA DE CASTRO

Rosalia de Castro 1837-1885 Pontevedran sortu zen. Jaiotza-agiria guraso-ezezagunak.   Apeza zuen aita, ama, diru gutxiko jauntxo leinukoa. Apezaren arrebak besoetan eraman zuen bataiatzera. Apezaren familiak heziketa txukun bat ematen lagundu zuen, eta  harekin landa eremuan  galegoa era naturalean ikasi zuen.

1858an Manuel Mungiarekin ezkondu zen. Gizona izan zen idaztera bideratu zuena.  Gustavo Adolfo Becquer-ekin batera  espainolez  poesia modernoaren sortzailetakoa  izan zen. Galegoz eta espainolez idatzi zuen.

Galegoa aldarrikatu zuen literatura egiteko. Hizkuntza zokoratua, arautu gabea, ea herrialdez herrialde esamolde bereziak zituen galegoarekin sinbologia fina baliatuz unibertsalak diren gizakiaren ametsak, asmoak, gabeziak, minak… ageriko egin zituen. Hizkuntza arrunta erabili zuen anitz, batez ere landa eremuko mintzaira doinua aldarrikatuz. Nekazaria eta natura mimoz uztartu zituen.

                                  “Propiki zaindu landareari

                                   Erramun begia sortzen zaio

                                   Barraskiloa arrastaka heldu da

                                   Eta irentsi egiten du”

Lola Sarratea 25/09/2026

       

  

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: