ARGAZKIA
ARGAZKIA
2025eko Abuztuak hamargarrena zuen, larunbata eta eguraldi polita. Arratsaldeko bortzak aldera etxe aurrean itzalean irakurtzen ari nintzen, eta batean gizon bat etxeari argazkiak egiten eri zela ikusi nuen. Profesionala zen argazkilaria, eta etxearen teilatua, leihoak eta inguruko landareak zituen helburu. Era bat zozotua gelditu nintzen. _Zer ari zara? Nire etxeari argazkiak egiten._Oihu egin nion. _Ba, lore hori gustatu zait_erran eta gan zen. “Mafia” tankera hartu nion, eta herriko WHATSAPPean mezu kezkagarri bat paratu nuen. Adi egoteko gomendioa eginez, gizon bat zebilela etzeei argazkiak egiten, haien leiho eta ateak helburu zituela. Agian, nola okupatu edo ebasteko asmoa izan zitekeela… Inguruko jendea urduri nabaritu nuen. Gero “Omerta”, herri osoa isildu zen.
Ongi prestatu zuen kazikeak ekintza. Baziren 25 urte emakumea ezin menperatuz, eta inoiz ikusia bere herrian, tinko eusten zion emakumeak bereari. Agote etxe txar bat lorez inguratua “Alagaingoikoa!” Eta ze loreak! ondoko etxeak mesprezatuz, egundaino ikusi gabea.
“Aukera ezin hobea, gobernuko zinegotzi printzipala herriko semea denaren, sakela berotuz gero gure alde eginen dik, doike! Udal Zaingoan ere bazegok beti sos gose. Herria egin behar diagu berotu. “
Ez zitzaien zail egin Herria berotze hura. Hozkailuan zeukaten basurdea atera eta afari ospetsu bat prestatu zuten herriko ostatuan. Errioxako ardoak bustiz zitzikatuko ziren doike!
“Erne ibiltzen ba gaituk, pareta kontra dituen landareak kendu eta etxearen saihetsean dagoen 20 metroko lur sail hori hartuko diagu. Zedula Partzelaria profitatuz. Auzitara gateko aukera emanen diegu, eta sententzi etortzen denerako…bortz bat urteko lasaitasuna…”
Uztailean hasi zen dena. Nire etxearen teilatupean jarria nituen landareak handitu ziren, nahiz eta inori trabarik ez egin, auzokideek ez zituzten maite. Agote etxe batek ezin zuen polita izaten ahal, doike!. Nik ez diot bertze haitzakirik aurkitzen. Herriko gizonek bilera bat egin zuten ostatuan bestetako ohitura den bezala herriko bazterrak garbitzeren plangintza prestatzeko. (Nire etxearen “cedula parcelaia” 46 metro etxea baino ttikiagoa dena, nahiz eta nire eskrituretan 143 metro izan) herrian bizi den lur komunalak kudeatzen dituen zinegotziak eskuratu zien (Delitu bat) eta horrela herriko gizonek arkeriaren omenez bakarrik bizi den laurogei urteko emakume baten landareak “garbituko” zituzten.
Irailaren batean gertatu zen zerbait harrigarria. Ez zitzaidan gustatzen inguruko giroa, “mafia” tankera hartzen nion, gizon traketsak kotxez etortzen ziren nire landareak behatzera, niri aurpegirik eman gabe. Irailaren bortzean hasten ziren bestak herrian eta ni aste baterako joatekoa nintzen. Duela urte batzuk nire etxe ingurua, bestak profitatuz gauez txikitu zuten, hortaz beldur nintzen. Goizeko zazpietan deitu nuen Foro-zaingoa eta eskatu nion bestetan gauez nire etxetik itzuli bat egiteko; bakarrik bizi nintzela eta laurogei urteko emakume batekin ausartzen zirela, baina, polizia ikusten bazuten, agian ez hainbertze. Jarraian herriko Alkate Juradoa deitu nuen.
_Deitu dut Foru Zaingoa, bestetan nire etxea behatzeko eskatuz. Erran nion.
_Foru Zaingoa? Zergatik?_ Oihu egin zidan.
_Ba, “mafia” dabilelako_erantzun nion.
_Mafia!!!
_Bai “mafia” zuk badakizu “mafia” dagoela herrian.
_Ez nik eztakit hori!
_Ba, ezpadakizu errian “mafia” dagoela ezin zara bertako alkate izan.
_Banoa eta aurpegira botatzen badidazu, denuntziatuko zaitut.
_Etorri fite!_ erantzun eta moztu nion.
Arratsaldeko seiak aldera etorri zen Alkate Juradoa buztana arrastaka, barkamena eskatuz, zer erran nion Foru_zangoari nahi zuen jakin. Ba, bakarrik bizi den atso zahar baten landareak txikitzea ausartzen direla, baina, agian, polizia ikusten badute ez hainbertze.
Arratsaldeko zortzietan bildu ziren “ezohiko” bileran gobernuko bortz zinegotziak, (udal Gobernuan gutxiengoan daudenak) eta lur komunalak kudeatzen zituen zinegotziak “arrazoi pertsonalak” argudiatuz bere dimisioa aurkeztu zuen.
“Bastalu” deituko dut zinegotzia. Nire etxetik 300 metrora bizi da. Gobernuan sartu baino lehen herriko Alkate Juradoa izan zen. Urte hartan udaberri ederra izan zen eta nire mahats parra etxearen ezkerraldean ikaragarri ederra eta hostotsu zegoen. Etxe aurreko aldean arrosa loretsu eta arras polita, bi egun kanpoan egon eta bortzak aldera etorri nintzen, eta mahats parra paretara atxikia zegoena lurrean aurkitu nuen, bertze aldean arrosa-ondoa iraulia. Ahal nuen moduan berriz ere bere tokian paratu nituen landareak. “Bastalu” deitu nuen. Gertaera azaldu nion, eta argi erran nien arkeria zarpaila zela eta, ez nengoela horrelakorik jasateko, salatuko nuela gogor, bere aldetik egiten ahal zuena egitea otoi egin nion. Bertzerik gabe joan zen, begirada ihes kara eman nion, ahal bazuen ez zidan aurpegira behatzen.
Bailarako alkateari gutun bat idatzi nion.
ALKATEARI KARTA IREKIA
…………………….Bailarako Alkate jauna: …………… naiz, duela laurogei urte bailaran sortua, badira hogei eta bortz urte …….. agote etxe txar bat erosi nuela, konpondu eta bertan egokitu nintzen: etxe gaxoa alde batera utzia zenak, ondoko lur sail ttikia zikinkeriaz bete zeukan, garbitu nuen eta lorez betetzen hasi nintzen. Ondoko bizilagunak ikaragarri asertu ziren eta loreak hausten asi ziren. Nik ez nuen deus ulertzen,”zuk eztuzu eskriturarik!” erraten zidaten. Egun batean ondoko bizilaguna Alkate Jurado izendatu zuten eta batzar bat egin zuen non herritarrei nire Zedula Partzelaria banatu zien. Nik enekien existitzen zenik ere. Udalean Idazkariak eskriturak aurpegira bota zizkidan “tu casa no tiene terreno coje un abogado, eres de fuera aqui nadia te va a ayudar”. Horrela erran zidan eta erranak bete dira. Batzar bat egin behar zela jakin nuen eta nire eskritura eskuan joan nintzen klabelina bat baino inozoago. Batzar tokiko atean paper bat atra zuen alkateak eta erran ( Bailarako Alkatearen aginduz erroldatu ez dagoen inor ezin da sartu Batzarrean, hemen bilduta daudenek ez badute baimentzen.) Han zeuden gizon emakumek lurrera begiratu zuten mutu. Arartekoari eskatu nion laguntza eta ukatu zidan. Orduan jabetu nintzen ze izan zen gizaldiz Agote izatea Bailaran. Bertze batean Alkate Juradoa tematu zen nire loreekin eta era bat lekutzeko Batzar bat altxapean egi zuen, no erabaki bat hartu zuen, Udalari eskatu hilabete batean ez bazituzten nire loreak kentzen (tomaremos otras alternativas ) Udalak ez zituen kendu landareak, eta bestetako azken egunean Kukus klan modura ikaragarrizko txikizioa egin zuten herriko gazteek nire lorategian. Guardia Zibila deitu eta etorri zen. Ez nintzen ausartu herri guzia salatzea, Guardi Zibilak erran zidan delitu bat zegoela eta fiskaliara pasako zutela, baino ez zuten deus egin. Agian Batzarrak ere begiratu beharko ziren.
Gauza itsusiak jasan ditut, arras itsusiak, baino ez dut idatzi hau zikindu nahi.
Konpon bide bat nahi dizut proposatu. Erraza eta merkea. Nire zedula parzelariak 46 metro dauzka etxea baino ttikiagoa da, nahiz eta eskrituran 130 metro karratu izan mugak ongi definituak, ondoko jabegoak eta (frente con camino eta derecha con camino) 46 metro horiek unibertsalak diren ur eskubideak kanpo uzten dituelarik. (Bere garaian zedula partzelaria zuzentzeko eskaera eskatu eta erantzunik ezean errekurtsoa behar den bezala egina)……. auzoa asfaltatu zutenean erregu egin nien Udalari teilatupeko lur saila uzteko loreak jartzeko, eta xarmanki utzi zidan, landareak handitu dira, arras politak daude eta ez du inori trabarik egiten; Nire proposamena da, zedula parzelaria zuzentzea metro batzuk gehitzea, justu teilatupean asfaltatu gabe dagoen lur hori barnean geldi dadin. Eta horrekin aski dut. Ez naiz lur gose, ez dut lur asfaltaturik nahi. 2004ko ekainean zinegotzi txepel batek Alkate Juraduari, nire etxearen gibelean etxe bat zeukanari, ataka bat egiteko baimen faltsu bat eman zion. (Colocar portillo en cierre de finca) Haren mugan, (oeste terreno de la casa …..) nire etxearena hain zuzen jartzen zuelarik. Beraz terreno honek balio handia dauka doike! Ze egun batean zinegotzi txepela etorri baizen udal zain batekin, eta Alkate Juradua tratore ttiki batean pasa zen atakatik eta zinegotzia ondoan jarri eta udal zainak argazki bat egin zien. Polita! Hala guztiz ere ez zait interesatzen lur hori.
Zuk nik baino hobeki jakinen duzu sententzia bat dagoela; zeinek erraten du lur sail hori epaile zibil batek bertze gauza bat erraten ez duen bitartean udalari uzten diola administratzeko, baina ez jabegoan, hortaz ezin dio partikular bati eman.
Nik laurogei urte ditut, osasuntsu oraindik eta ……… nahi dut arras zahartu, bertan erroldatu nintzen duela hogei bat urte. Injustiziak arras gaizki eramaten ditut, herbizida botatzen didatenean lurra aldatu eta berpizten ditut landareak, bat hausten didatenean bertze bat jartzen dut, biziarekin behar bada defendatuko ditut nire landareak, ez naiz isilik gelditzen den horietakoa. Hortaz erraztu nauzu bizia arren.
Konpondu arazoa arren, ez dut zinegotzi txepel baten beldur egon nahi. Bailara zoragarri honek ez du merezi horrelako ustelkeria kutrerik.
Alkateak ez zidan erantzun. Txorrotxin (nire ustean Herri Irratira) jo nuen. Goizeko zazpietan bidali nuen gutuna “laguntza behar dut” lemarekin, gero pasako nintzela gaztigatuz. Bederatziak aldera joan nintzen, eta arras okupatuak zeudela erran zidan atezainak, ba, nik denbora neukala soberan erran nion eta ahal zutenean hitzordu bat eskatu nion. Neska bulegoan sartu eta ateratzean, hamarretan joateko istenpa bat emanen zidatela erran zidan. Hamarretan joan nintzen, eta irratiko zuzendaria berak atean zer nahi nuen mutur ilun galde egin zidan. Ba, zaharra naizenez aulki bat esertzeko otoi. Bulegora pasa ninduen eta hantxe eseri ginen biok.
Elkarrizketa surrealista batean sartu ginen. Nola lagun zaitzakegu? Galde egi zidan. Herri irratian gutuna hedatzea nahi dut, bailara osoak jakin dezan ez naizela lur komunal ebasle. Eta nire etxea ez dela borda bat etxea baizik, berezko eskubideak eta guztiz. Alkateari eskatzen diodan konponbidea kontutan hartzeko. Komentuko moja zuzendariaria atezainarekin larrutan borrokan aritzea leporatu banion bezala jarri zen. Eztabaida berotzen joan zen. Turista baten argazkiarekin hasi zela dena zion. Nik, kazikismoa, matxismoa eta zinegotzi ustelkerien eragina zela, eta agian Herri Irratiak zerbait ikustekorik izanen zuela, ikusirik laurogei urteko atso zahar baten laguntza eskaerari ematen ari zen erantzuna ikusirik erran nion. Derrepentean bizpahiru lagun sartu ziren bulegoan, eta alde egiteko tenorea ailegatu zen, izan untsa, erran eta joan nintzen.
Egun pare bat egon nintzen hausnartzen. Udalaren aldetik ez zela konponbidea etorriko irentsi nuen, eta gora joan beharko nuela. Baina nola? Ni ez naiz politikan oso yayoa, baina, ikusirik gobernua udalean gutxienekotan zegoela, pentsatu nuen oposizioari goxoki bat eskaintzea ez legokeela gaizki. Laurogei urtek anitz erakusten zaitu eta, badut nik ezagun bat anitz dakiena eta ari zuzendu nintzaion eta gutuna bidali. Inork ez daki nor den, eta ez du niregatik jakinen ere. Zortzi egun igaro ziren eta bizilagunak izuturik etxean sartu ziren. Nire inpresioa paperak eskatu dizkietela da, eta arazoak dituztela. Urduri, arras urduri.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: