ILARGIARI
ILARGIARI
Ze klarki, zuri eta garden
argitzen duen ilargiak
gaurko gaua!
Xalotasun kandida nola,
orbanik gabea.
Dena duzu ikusten, hilkor guziak,
munduan bizi diren denak,
haien minen lasaitasun bila
zure argi zuria eskean.
Batzuk min kontsolagarri,
Bertze batzuk zurekin dastatzeko
altxapeko abenturak
eguzkitik ihes, lekuko salatzaile.
Ni lastozko ohatzean,
zu arrosa eta lumazkoan,
egia zion erran zuenak, amildegi bat
dagoela nire miseria eta zure fortunaren artean.
Abuztuak 12 eklipsea Galizian ikusi nuen, ederra izan zen.
Rosalia de Castrori olerki batzuk ebastea ausartu naiz. L.Sarratea.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: