Ostiral honetan, urriaren 1ean, hasi eta hilaren 10era arte Biarnon (Pau, Oloron Sainte-Marie eta Lescar artean) jokatuko dira Euskal Pilotako Munduko XVI. Txapelketak. Lau urtean behin antolatzen den ekitaldi honen aurreko edizioa Mexikon jokatu zen 2006an. Munduko 14 titulu banatuko dira, guztira, 21 herrialde eta 550 pilotarik parte hartuko duten hitzordu honetan. Emakumeei dagokienean, frontenisean (ezker horman) eta gomazko paletan edo paleta argentinarrean (trinketean) arituko dira. Azken espezialitate honi dagokionez, azken urteetan ipar eta hegoaldeko neskek jokatu dute elkar...


Ainhoa Montesek, Judith Etxarri eta Itsaso Praderarekin batera, Munduko Pilota Batzarrak Argentinan antolatutako ezker hormako nazioarteko txapelketako txapela eskuratu zuen lehendabizi eta trinketean, berriz, amore eman behar izan zuten argentinarren aurka. Ezker hormako pilotalekuan  30-13 irabazi zioten Podversich-Torres bikote argentinarrari eta trinketean, aldiz, 30-19 galdu zuten Zahir-Garcia argentinarren aurka. Ezker hormako txapelketa La Platan jokatu zen eta finalean Montesek Pradera izan zuen aurrelari. Trinketean, aldiz, Etxarri nafarrarekin jardun zen. Herenegun itzu...


Azken bi asteotan hemengo pilotarien hegaldi dezente izan dira Argentinara. Gaur bertan itzuliko dira Maitane Aburuza eta Irati Ugalde, euren espediziokideekin batera, Gualeguayn jokatu den 22 urtez azpikoen Trinketeko Munduko Txapelketatik. Bada, gaur goizean bertan abiatu da Ainhoa Montes ere Argentinara, Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko nazioarte mailako txapelketa batean parte hartzera. Argentinako lurretan bi lehiaketa jokatuko dituzte: lehena ezker hormakoa, La Platan, eta, bigarrena, trinketekoa, Bahia Blancan. Venezuela, Argentina, Estatu Batuak, Australia ...


Atzo amaitu zen Gualeguayn jokatu den 22 urtez azpikoen Trinketeko Munduko Txapelketa. Aurreko astean esan bezala, gomazko paletako nesken selekzioan bi gipuzkoar aritu dira, Maitane Aburuza eta Irati Ugalde. Atzo finalean Argentinaren, etxekoen, aurka partida estu batean 2-1 galdu ostean (14-15, 15-10, 3-5), zilarra eskuratu dute euren nazioarteko lehen txapelketan. Maitanek bat izan ezik beste partida guztiak jokatu ditu Haizea Zamorarekin batera, eta Iratik partidarik jokatu ez badu ere hautatu eta joatea bera bada nahikoa lorpen 16 urteko batentzat. MILA KILO ZORION eta BEJ...


Trinketeko Munduko 22 urtez azpikoen txapelketa ari dira jokatzen Gualeguayn (Entre RĂ­os, Argentina) urriaren 12tik 18ra. Bertan dira Maitane Aburuza (Zizurkil) eta Irati Ugalde (Hernani) pilotariak. Eurekin batera bertaratu dira Alex Pagola entrenatzaile irundarra eta Haizea Zamora eta Renata Elizalde pilotari nafarrak ere. Irudian, Mexikoko Lizbeth Montzerrat Tapia - Karla Lourdes Lozano eta Haizea Zamora - Maitane Aburuza ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidaren aurkezpenean. Orain arte Mexiko eta Argentinaren aurka (2-0 eta 2-1) jokatutako bi partidak irabazi...


Azken iruzkinak